JARDUERA-BAIMENEN INGURUKO KURTSOA KARDALA LHII-N
Sarrera hau beste hizkuntza hauetan dago eskuragarri: Español
Gipuzkoako Foru Aldundiarekin elkarlanean, Tknikak kurtso bat eman zuen Mutrikuko Kardala LH institutuan azaroaren 15ean, akuikulturako proiektuek Administrazioekiko dituzten betebeharren inguruan. Kurtso hori Enpresa eta Ekimen Sortzailea irakasgaiaren barruan eman zen, eta akuikulturarekin lotutako proiektu bat legeztatzeko zein urrats eman behar diren argitzea zen xedea. Bai ikasleak eta baita irakaslea oso gustura gelditu ziren han landutakoarekin, eta datorren urtean errepikatzeko eskaera egin zuten.