ISO9001:2015 barne auditoretzak formazio jardunaldia

 In Tknika-ri buruz

Sarrera hau beste hizkuntza hauetan dago eskuragarri: Español

Atzo, urtarrilak 18, Euskadiko lanbide heziketa sistemako ikastetxe desberdinetako kudeaketa sistemen arduradunei zuzenduriko formazio jardunaldi bat ospatu zen. Bertara, beste horrenbeste ikastetxetako 24 ordezkarik parte hartu zuten.
Aipaturiko jardunaldi honetan, eta Tknikako adituen gidaritzapean, barne auditoretzak gauzatzeko sistematika, arauaren bertsio berriak dakarzkien enfoke edo ikuspegi  berriak eta aldaketak eta kudeaketa esparru hauei barne auditoretzaren testu inguruan  erantzuna emateko aukera potentzial desberdinak modu teoriko-praktiko batean landu ziren. Aurkezpen metodologiak talde lan eta dinamikekin tartetaku ziren.
Giro lasai  eta elkarlanerako batean, barne auditoretza gauzatzeko orduan sortzen diren eta bertsio berriaren aldaketen inguruan sortu diren partaideek zituzten eta azaldu zituzten zalantza eta kezkak aztertu eta argitu ziren.
Jardunaldi hau amaitu ostean, partaide guztiek jarduera praktiko bat gauzatu behar dute bere ikastetxeetan eta ikastaroaren antolatzaileei bidali behar diete.
Modu honetan, partaideek, arauaren bertsio berrian oinarritutako eta ikastetxeari balioa eransten dion barne auditoretzak planifikatzeko eta hedatzeko  bere konpetentzia teoriko-praktikoak eguneratzen dituzte.
Epe laburrean jarduera hau talde berri batekin errepikatuko da.

Adi egon. Laister izango duzue gure berri.

Erlazionatutako proiektua

PKS