Irekin ekimen pilotuak arrakasta ikusgarria izan du, eta 2016/2017 ikasturtean programa gisa finkatu da Tknikaren ekintzailetza-arloaren barruan.
Sarrera hau beste hizkuntza hauetan dago eskuragarri: English, Español
Programaren arduradun Inge Gorostiagak adierazi duenez, ikastetxeek eta irakasleek beren ekimenak aurkezterakoan erakutsi duten inplikazioa “ustekabekoa bezain atsegina” izan da.
Parte-hartzearen datuak ikusi besterik ez dago:
Prestakuntza-ekintzako parte-hartzearen datuak:
● 1. Irekin promozioa: 31 irakasle
● 22 jardunbide egoki 2016-17 ikasturterako
Irekin Jardunbide Egokien lehiaketako parte-hartzearen datuak:
● 62 jardunbide egoki
● 25 ikastetxe
● Irabazle bat eta 11 finalista
Nabarmendu beharra dago, halaber, ekimen pilotuan parte hartu dutenen % 100ek beren kideei gomendatuko lieketela.