Intergeo 2017ra bisita
Sarrera hau beste hizkuntza hauetan dago eskuragarri: English, Español
Droneen aplikazioen proiektuan lanean ari diren Bidasoa LHIIko bi irakasle Berlinen antolaturiko Intergeo 2017 erakustazokan izan dira Irailaren 26 eta 27an.
Geodesia, geoinformazio eta lurrazalaren kudeaketa sektoreetan, mundu mailako erreferente den azoka honetan, gaur egun erabiltzen diren sentsore eta softwareak gertutik ezagutzeko aukera izan dute. Bertan ikusitakoarekin sektorean droneen presentzia gero eta handiagoa dela eta aurrerantzean ere joera bide beretik joango dela baieztatu ahal izan dute.