innoVET: 1go Teacher Academy-a Wilhemshaven-en

 In Nazioartekotzea

Sarrera hau beste hizkuntza hauetan dago eskuragarri: English, Español

“InnoVET – innovation through internationalization (Swiss CoVE)” proiektuaren baitako lehen irakasle akademia BBS Wilhelmshaven-ek (Alemania) antolatu zuen azaroan. Bertan parte hartu zuten Europako bazkideetako irakasleek, Usurbilgo LHII, Miguel Altuna LHII eta Armeria Eskola LHIIko irakasleak.

Lehenengo topaketa honek ikastetxe ezberdinen eta haien proiektuen aurkezpena izan zuen abiapuntu (berrikuntza zein nazioartekotzea). Behin aurkezpenak amaituta, nazioartekotzearen garrantziaz eta erakunde ezberdinen lankidetzaz hitz egin zen.

Ondoren, berrikuntzari buruzko tailerra egin zen. Ikastetxean berritzea zer den, zer baldintza bete behar diren berritzeko eta zer lagun dezakeen berrikuntza ezartzeko orduan partekatzea.

BBS Wilhelmshaven-ek antolatutako hitzaldi ezberdinetan, erabiltzen dituzten tresna edo metodo desberdinak ikusi ahal izan ziren, hala nola, berrikuntza-kamioia, gamifikazioa edo E-learning-a, eta baita IHJO Oldenburgera bisita egin zen bere berrikuntza laborategia ikusteko. Horrez gain Wilhelmshaveneko itsas portua ikusi eta hiria ere bisitatu ahal izan genuen Geocaching jokoaren bidez zentroko ikasleekin.

Lehen irakasleen akademia Alemaniako sistema dualaren azalpenarekin amaitu zen eta gainerako bazkideekin harreman kooperatiboak sortu ahal izateko itxaropenarekin.

Hurrengo irakasle akademia Herbehereetan egingo da maiatzean.

Erlazionatutako proiektua

innoVET