innoVET: 1go Summit-a Wilhemshaven-en
Sarrera hau beste hizkuntza hauetan dago eskuragarri: English, Español
innoVET proiektuaren hasiera sareko kideekin elkartu eta elkarrekin lanean hasteko abiapuntua da. Tolosaldea LHII zentroak parte hartzen du topaketa honetan Tknikarekin batera.
Wilhemshaven-en lehenengo proiektuaren 1go bilera, 1st Summit, galderekin hasten da. Galdera hauei erantzunez sarean parte hartzen duten erakunde guztiek onartutako definizio komun bat lortu nahi dute.
• Nola definitzen duzu “BERRIKUNTZA” zure erakundean?
• Nola definitzen duzu “NAZIOARTEKOTZEA” zure erakundean?
• Nola daude lotuta berrikuntza eta nazioartekotzea zure erakunde/erakundearen ikuspegitik?
Horretarako, hainbat tresnarekin lan egin dugu eta horien bidez erakunde guztien irudikapen bisuala lortu dugu, non dauden eta nora joan nahi duten.
Behin deskribapen komun bat lortuta, I&I-rako tresnak garatu nahi ditugu eta horretarako berriro galderetatik hasi gara. Galdera hauetatik abiatzen gara:
- Nola definitu tresna-kutxak?
- Nola diseinatu tresna-kutxak?
- Zer izango litzateke baliagarria guretzat eta besteentzat?
Elkarrekin lan egiteaz gain, Alemaniako sistema eta BBS Wilhemshaven eta BBS Jever anfitrioi zentroak ezagutzeko aukera izan genuen. Baita hainbat aurkezpen berrikuntza eta nazioartekotzeari buruz. Alemaniako nazioartekotzeari buruzko GO VETen aurkezpenek nazioartera zabaltzeko erabiltzen duten erakusleiho bakarraren kontzeptua erakutsi digu eta bestalde Joël Luc Cachelin “Interactive workshop on a blue sky vision of Internationalisation and Innovation in VET (I&I)” aurkezpenak ondoren landu ditugun berrikuntza- eta nazioartekotze-kontzeptuei buruz gogoeta egin arazi digu.
Informazio asko jaso da eta definizio amankomun bat planteatu eta hurrengo urratsa azaroan, Irakasleen 1. Akademian balioztatzea izango da.