I+G+B auditoria Tknikan

 In Tknika-ri buruz

Sarrera hau beste hizkuntza hauetan dago eskuragarri: Español

Azaroaren 15 eta 16-an- eta  UNE 166002: 2014, arauan jasotako ereduaren eskakizunekiko egokitzapena egiaztatzeko helburuarekin, TKNIKA-ren I+G+B Kudeaketa Sistemaren  bigarren jarraipeneko auditoria gauzatu da.

Bere hedapen eta ezarpen maila kudeaketa sistema orokorrean eta alor desberdinetako proiektuetan egiaztatu da eta emaitza, oso baikorra izan da.  Inongo ez adostanik ez aurkitzeaz gain, erakundearen indargune bezala honako hauek azpimarratu dituzte kanpo auditoreek: lidergoa edo aintzindaritza eta Zuzendaritzaren erabateko konpromezua kudeaketa eta berrikuntzarekiko eta erreferentziazko arauaren 2014ko bertsio berrira egokitzeko eta kudeaketa sistema osoa berdiseinatzeko eta berregituratzeko lankide guztiek eginiko  lan bikaina

Auditore taldeak, bere diseinu, prozesuen hobekuntza, erakunde guztira eginiko hedapena,  kudeaketa sisteman ardura dituzten pertsonen inplikazio eta 2017an ziurtatzea espero den ISO 9001:2015 Tknikako Prozesu Bidezko Kudeaketa Sistema Integratua  bat egite zereginarekiko garapen oso baikorra nabaritu du.