Hori aldapa!

 In Ikaskuntzak eta etekin handia

Sarrera hau beste hizkuntza hauetan dago eskuragarri: Español

Ez da berdina jakitea (informazioa) edo egiten jakitea (gaitasuna)

Ikasturteko inflexio-puntuari aurre eginez

Subiendo un puerto de montañaOtsaila, mendate zorrotza, eta harrigarri badirudi ere ;-), ikasturte guztietan agertzen dena. Badakigu lehentasuna ez dagoela IKAS AUKERAKetan; horregatik, hilabete honetarako eskaintza asko arintzen da.

Mendate hori ere gaindituko dugunez, martxoan datozen IKAS AUKERAK aurkeztuko dizkizuegu; horietan, protagonismo berezia dute Ebaluazioak eta Balioak 4.0-k.

Elkarrekin gehiago eta hobeto ikasten dugu; hortaz konbentziturik gaude. Elkarrizketarako gune bat irekitzen dugu gogoetarako txokoan; irekita mantenduko dugu, dena normal badoa, ikasturte amaierara arte. Mesedez, senti zaitez libre zure ustez aberasgarria den ekarpena egiteko. Mila esker.

Eta askoz ere gauza gehiago ere goza ditzakezu: gogorarazten dizugu lan-ildo bakoitzaren informazio osoa eskuragarri daukazula beti albistegiaren behealdean, “Informazio gehiago” txokoan.


Zertan gabiltzan

Otsailean, IKekin beste topaketa bat egingo dugu lerroan (online), hilaren 14an. ETHAZI ereduari buruzko ikuspegiak bateratzen jarraitzeko beste aukera bat: alde batetik, informazio orokor batzuk partekatuko ditugu zuekin, eta bestetik, familia/ziklo bera duten ikastetxeen arteko sarea landuko dugu.

Ebaluazio taldeak IKAS AUKERAK zikloarekin jarraitzen du: otsailean, Sentsibilizazioaren bigarren edizioa gauzatzen dugu. Gainera, zikloko irakasle-taldeek, beren IKen laguntzarekin, beren zikloak birdiseinatzeko aplikazio praktikorako pentsatutako beste IKAS AUKERAKetarako izen-ematea zabalik mantentzen dugu. IKAS AUKERAK horietako bakoitza modu independentean eskaintzen da, baina haien artean jarraitutasun bat dago.

EOPk, lehen promozioan, lau talderekin amaitu zuen. Zorionak 97 laguni egindako lanagatik. Plazera izan zen haiekin partekatzea ikasteko espazio hori.

EOP 1. edizioa – Arabako taldea

Grupo de Iurreta EOP-22/23 1ª edición

EOP 1. edizioa – Bizkaia-Iurretako taldea

EOP 1. edizioa – Bizkaia-Tartangako taldea

EOP 1. edizioa – Gipuzkoako taldea

Hilaren 14an EOPko bigarren promozioa abian jartzen da beste lau talderekin; 104 irakaslek betetzen dituzte eskainitako plaza guztiak. Eutsi goiari!

BALIOAK 4.0 ildoan, Balioak 4.0 FP Euskadi ikaskuntza ereduan ikastarorako izen-ematea irekita mantentzen dugu. Gainera, BALIOAK 4.0 GARATZEN adarrean, ordutegi zehatzik ezean, CAF enpresak lerroan (online) eskainiko digun master classa definituta daukagu: Erantzukizun Sozial Korporatiboari (ESKri) buruzko bere ikuspegia eskainiko digu, adibide zehatzekin eta modu praktikoan. Proposamena erakargarria izatea espero dugu.

Ikasturte osoan ETHAZI Hastapena ikastaroa eskuragarri dagoela gogorarazten dizuegu. Lerroan (online) egiteko ikastaroa da, eta parte-hartzaileak modu autonomoan egiten du. Ikastaro hau ETHAZI eredua ezagutzen hasi nahi duenarentzat da egokia.

ELU ikastetxean eskuragarri dago zuen ikastetxeko estrategiaren arabera komenigarritzat jotzen duzuenean eskatzeko. IKAS AUKERA hori ETHAZI Hastapenaren osteko ekintza interesgarria izan daiteke.

​​​​​​​STEAMek bere esprint bereziarekin jarraitzen du: martxoan, berriz ere, bi IKAS AUKERA eskaintzen ditu. STEAM ikuspegiarekin aberasteko beste aukera bat.


Zer proposatzen dugun otsailerako eta martxorako

Martxoan egingo diren IKAS AUKERAKen izen-ematea mantentzen dugu; eta kasu berezi batean: (Ebaluazioa – Sentsibilizazioa -3. edizioa), Aste Santuaren ondoren hasten den horretan. Izena emateko epe-mugarik agertzen ez bada, inskripzioak irekita jarraituko du.

Lan lerroa IKAS AUKERA Izen ematea
EBALUAZIOA Hausnarketa eta Feedbacka (PDFko 6. orr.) Aurrez aurrekoa/Elebiduna                                                            Aurrez aurreko saioa: CIFP Iurreta LHIIn 2023/03/14 16:00etatik 18:00etara 

Irakasle taldeentzat

Kontsulta ezazu zure IKekin 

02/14 arte

EBALUAZIOA Errubrikak eta lorpen adierazleak (PDFko 4. orr.) 2. edizioa
Aurrez aurrekoa/Elebiduna

Aurrez aurreko saioa: CIFP Iurreta LHIIn 2023/03/28 16:00etatik 18:00etara 

Irakasle taldeentzat

Kontsulta ezazu zure IKekin

02/28 arte 

EBALUAZIOA Ikaskuntza ibilbidea fintzen (PDFko 5. orr.) 2. edizioa Aurrez aurrekoa/Elebiduna                                                Aurrez aurreko saioa: CIFP Iurreta LHIIn 2023/03/28 16:00etatik 18:00etara 

Irakasle taldeentzat

Kontsulta ezazu zure IKekin

 02/28 arte 

EBALUAZIOA

Sentsibilizazioa (PDFko 10. orr.) 3. edizioa Elebiduna
Saioa lerroan (online): 2023/04/25 16:00etatik 17:00etara  Aurrez aurreko saioa: CIFP Iurreta LHIIn 2023/05/09 16:00etatik 18:00etara 

  Hemen izena eman 04/17 arte 

Laster, Tknikako web-ean ere eskuragarri

BALIOAK 4.0 BALIOAK 4.0 FP Euskadi ikaskuntza ereduan (PDFko 2. orr.) Hibridoa/Elebiduna                                                    Martxoan hasita maiatzean amaitzen da                    Gipuzkoako multzoa: aurrez aurreko saioak Tknika-n Hemen izena eman  02/21 arte
Tknikako web-ean ere eskuragarri
BALIOAK 4.0 BALIOAK 4.0 FP Euskadi ikaskuntza ereduan (PDFko 2. orr.) Hibridoa/Elebiduna                                                    Martxoan hasita maiatzean amaitzen da                      Bizkaiko multzoa: aurrez aurreko saioak CIFP Iurreta LHII-n Hemen izena eman 02/21 arte
Tknikako web-ean ere eskuragarri
BALIOAK 4.0 Master Classa: Balioak enpresan: Erantzunkizun Sozial Korporatiboa (ESK) – CAF  Gazlelaniaz
Saio sinkronikoa lerroan (online): 2023/03/30 goizez (ordutegia konfirmatzeke) 1,5 ordu 
Hemen izena eman
ETHAZI HASTAPENA ETHAZI HASTAPENA Lerroan (online) Hemen izena eman
STEAM STEAM ikuspegia Maker kontzeptutik:
lehen kontaktua teknologiarekin (PDFko 5. orr.) Híbridoa/Elebiduna
Maker kontzeptua 3 (laser ebakitzaileak) – 22_105IP
Lan asinkronoa: 2023/03/01etik 2023/03/29ra (2 ordu)
Aurrez aurreko saoia: Tknikan 2023/03/30 16:00etatik 17:30etara
  Hemen izena eman
Tknikako web-ean ere eskuragarri
STEAM Zergatik eta zer da STEAM erronka bat? 4. promozioa: STEAM ikuspegia 4 – 22_081IP Hibridoa lerroan
Lan asinkronoa: 2023/03/10etik 2023/03/29ra (2 ordu) Saio sinkronikoa lerroan (online): 2023/03/30 11:00etatik 12:30etara
  Hemen izena eman
Tknikako web-ean ere eskuragarri

Hurrengo hilabeteetan datorrena

Zoritxarrez, martxorako aurreikusita zegoen Elkar & Ekin ikastaroa ez da egingo. Barkatu eragozpenak.
Martxo-apirileko albistegian, ikasturtearen azken txanparako aurreikusitako IKAS AUKERAKen inguruko informazio zehatzagoa emango dizuegu: Ebaluazioak azken edizio bat eskainiko du IKAS AUKERAKetan; IKAS AUKERA horiek ikastetxeetako IK eta zikloetako irakasle taldeekin gauzatzeko diseinaturik daude.


Gogoetarako

Hilero baliabide batzuk eskaintzen dizkizuegu, zuen ETHAZI ezarpen-prozesuan hausnartzen eta orientatzen lagun diezaguketelakoan.

​​​​​​​ChatGPTren agerpena sonatua izan da, batez ere hezkuntzaren esparruan. Ziur gauza asko irakurri dituzuela horri buruz; albistegiaren buruan dagoen esaldia, pentsatzeko ematen digun web erreferentzia honetatik aterata dago.

Beste tresna batzuekin bezala, ChatGPTrekin integratzeko aukerak sumatzen dira gure ikaskuntza-testuinguruetan. Zer aukera hautematen edo sumatzen dituzu? Eta asmo handikoa izanik, zer probatu nahi duzu zure irakasle-taldeekin zuen zikloetan?

Animatzen zaitugu zure ideiak ipintzera horma kolaboratiboan honetan. Mila esker.


Informazio gehiago

2022/2023 IKASTURTERAKO IKAS AUKERAK ESKAINTZA

EBALUAZIOA

BALIOAK 4.0

EKINTZAILETASUNA

SORMENA

STEAM

EOP

ELU IKASTETXEAN

ETHAZI HASTAPENA