Gure PKS-a ISO9001:2015 bertsio berrira eguneratzen
Sarrera hau beste hizkuntza hauetan dago eskuragarri: Español
Urtarrilean komunikatu genuen gure transferentzia planarekin jarraituz, gaur, maiatzak 10, Iurretan ikastetxeetako kudeaketa sistemen arduradunei zuzenduriko formazio jardunaldi bat ospatu da. Bertan LH-ko 26 ikastetxe desberdinetako 32 pertsonek parte hartu dute
Elkarlan eta parte hartze eraikitzaile giro batean, ikastetxeetan gaur egun hedaturik dauden PKS-ei zuzenki eragiten dieten eskakizun berri/egokituak aurkeztu dira. Lidergo partekatua eta bere hedapena, aldaketaren kudeaketa, arriskuen eta aukeren identifikazioa eta kudeaketa, erakundearen testuinguruaren azterketa, prozesuetarako ikuspegia, dokumentatuko informazioa.. bezalako kudeaketa gaiak aurkeztu dira
Ondoren, aurrez landuriko ezagutzak aplikatzeko baliogarria izan den ariketa praktiko bat gauzatu da. Honek ikaskuntzarako giro egoki bat sortu du. Zalantza eta kezka ugari agertu dira eta formazio jardunaldiaren arduradunek argitu dituzte. Beste pertsona guztien parte hartzea ere oso baikorra izan da.
Honez gain, kanpo auditoretza bertsio berriarekin pasatu duten pertsonen ekarpenak eta proposamenak ere aintzat hartzekoak izan dira. Guztion artean ikaskuntza giro eraginkor bat sortu dugulakoan gaude,
Jardunaldia amaitzeko, Tknikako ordezkariek hainbat proposamen aurkeztu dituzte. Bere helburua ikastetxeetan gaur egun ditugun PKS-ak arauaren bertsio berrira era egokian egokitzea erraztea izan da. Inola ere ez dira derrigortasun izaera duten proposamenak