Funtsezko aldaketak Urratsbat programako dinamizatzaileei zuzendutako ELM prestakuntzan Euskal Autonomia Erkidegoko Lanbide Heziketako ikastetxeetan

 In Tknika-ri buruz

Sarrera hau beste hizkuntza hauetan dago eskuragarri: English, Español

Leire Zuberok azaldu duen moduan, ikasturte honetan ELM prestakuntza bi formatutan zatitu da. Alde batetik, Dinamizatzaile berrientzako ELM prestakuntzaren IV. edizioa, 5na orduko 6 saiorekin, Saiolan eta Grupo Bentas enpresek emana, alderdi teknikoa eta erlazionala lantzeko, hurrenez hurren.
Bestetik, ELM Abian, 5na orduko hiru saiorekin, Integra enpresak emana. Programako 22 dinamizatzailek hartu dute parte.

Bi prestakuntzak 5 dinamizatzaileko lantalde batekin diseinatu eta birdiseinatu ziren.

Programa hobetzen jarraitu behar bada ere, Koordinazioaren azken bileran egin zen ebaluazioa eta oso positiboa izan zen edukiei eta antolakuntzari zegokienez.

Erlazionatutako proiektua

ELM