FP Nodoa – Enpresa Kontraste
Sarrera hau beste hizkuntza hauetan dago eskuragarri: Español
Martxoak 30ean TKNIKAn, Lanbide Heziketako Energia Nodoaren Kontraste bilera ospatuko da, sektoreko agente eta enpresa esanguratsuekin. Nodoan partaide diren ikastetxeez gain, ondorengo agenteen ordezkariak ere parte hartuko dute: Industria saila, EVE, Mercedes, Tubacex, Ederfil, Ategi, Giroa, Jema, Donostiako Sustapena, Errenderiko Udala eta Energi Cluster-a.
Bertan Industry 4.0 estrategiaren energia ataleko lehentasunak aztertuko dira. Lanbide Heziketatik Energiarekin loturiko beharrei erantzuna emango dien proiektuak zehazteko helburuarekin.
Bilera hau hirugarrena izango da, IMHen Fabrikazioko Nodo eta Mondragon Goi Eskola Politeknikoan Fabrika Digitala eta Konektatuaren bileren ondoren.