FormaNAEN: GJHetako lantaldearen 3. saioa
Sarrera hau beste hizkuntza hauetan dago eskuragarri: Español
FormaNAEN proiektuaren baitan GJH-en lanerako hirugarren saioa abenduaren 9an izan dugu TKNIKA-n, Ados-eko Ainhoa Gea eta Ane Etxanizen eskutik. Akitania, Nafarroa eta Euskadiko LHko zentroek parte hartu dute.
Saio honetan helburua Parte-hartzean oinarrituta, gutxienez HIRU JANDUNBIDE EGOKI definitzea eta banatzea, identifikatutako esparru bakoitzeko bana, eta aurreko saioan identifikatutako xedeekin koherentzian.
- jardunbide egokia, prestakuntza-jarduera automozio arloan
- jardunbide egokia, prestakuntza-jarduera administrazio eta finantzatan
- jardunbide egokia, prestakuntza-jarduera komunitatean, erakundean eta ikasleekin
Saioak bi zati izan ditu. Lehenengoan aurkezpen orokorra izan da eta ondoren talde eztabaidan zentroek lanbide heziketako familia ezberdinetan planteatu daitezkeen aktibitateak landu eta elkarbanatu dituzte.
7 Jardunbide Egokiak, ikastetxeetan pilotatzeko behar diren materialekin definituta zentroekin partekatzen dira eta hurrengo bileran praktikan jarritako ekintzen emaitzak azalduko dituzte zentroek.
3. saioaren grabazioa esteka honetan https://youtu.be/8QbywzUYGS0