Tknikak, “DigCompOrg: Europako markoa arlo digitalean gai diren hezkuntza erakundeentzat” jardunaldian parte hartuko du
Sarrera hau beste hizkuntza hauetan dago eskuragarri: Español
Azaroaren 15ean, asteartea, Tknikak Easo Politeknikoak antolatu duen “DigCompOrg: Europako markoa arlo digitalean gai diren hezkuntza erakundeentzat” jardunaldian parte hartuko du.
Jardunaldiaren helburua, DigCompOrg markoaren euskarazko itzulpenaren aurkezpena izango da eta beste batzuen artean Lanbide Heziketako Sailburuorde den Jorge Arevalok, IKT gaietarako europear komisiko kide den Yves Puniek, Lanekiko arduradun den Kepa Altbek eta Easko Politeknikoko kideekhartuko dute parte.
Tknikak, Agustin Agirre eta Iñaki Telleriaren eskutik, ETHAZI (Etekin Handiko Zikloak) testuinguru batetan gaitasun digitalen txertatzea nola ematen ari den azalduko du.
Jardunaldiaren informazio gehiago HEMEN.