SAILBURUORDETZAKO BERRIKUNTZA PROIEKTUEN EMAITZEN TRANSFERENTZIA SAIOA 2023.

Sarrera hau beste hizkuntza hauetan dago eskuragarri: Español

Ekainaren 28an 2022/23 ikasturtean zehar garatuko Sailburuordetzako berrikuntza proiektuen aurkezpen jardunaldia burutuko da Tknikan. Bertan, ikastetxe ezberdinetan garatu diren berrikuntza proiektuetan egindako lana eta emaitzak partekatuko dira.

Helburua, LHn berrikuntza arloan egiten ari den lanaren ikuspegi orokor bat partekatzea da; horrela ikastetxeen arteko sinergiak sustatu eta LHko berrikuntza sistema indartzeko.

Asmo horrekin, eta bertaratzen den irakaslegoaren lehentasunei erantzuteko asmoz, jardunaldian aurkeztuko diren 59 proiektuak multzoka sailkatu egin dira, eta irakasle bakoitzak hautatu ahal izango du zein proiektu blokeren aurkezpenetara joan nahi duen.

EGUNA: 2023ko ekainaren 28a, asteazkena.

LEKUA: TKNIKA.

HIZKUNTZA: EUSKARA eta ERDERA.

EGITARAUA:

9:00 – 9:15. ONGIETORRIA. EUSKAL HERRIA ARETOAN.

9:15 – 11:00 PROIEKTUEN AURKEZPENAK. 1. TXANDA.

Hiru espaziotan banatuko gara partehartzaileok.

  • A TALDEA: LAGUNTZA-SEKTOREAREN BERRIKUNTZA + 1. ETA 3. SEKTOREEN DIGITALIZAZIOA.
  • B TALDEA: FABRIKAZIO AURRERATUA.
  • D TALDEA: ERAIKUNTZA + ENERGIA

11:00 – 11:30 ATSEDENA. KAFEA.

11:30 – 13:30 PROIEKTUEN AURKEZPENAK. 2. TXANDA.

Hiru espaziotan banatuko gara partehartzaileok.

  • E TALDEA: BIOZIENTZIAK.
  • F TALDEA: CLOUD + CIBERSEGURTASUNA + BLOCKCHAIN + HEZKUNTZA PROZESUEN DIGITALIZAZIOA. 
  • G TALDEA: I.A. + ROBOTIKA + IoM + BIKI DIGITALA.

Atsedenaldiaren aurretik proposatzen diren multzoetatik bakar batean soilik parte hartu ahalko da irakasleko eta beste horrenbeste atsedenaldi osteko gainerako blokekin ere.

Aurkeztuko diren eta talde bakoitza osotzen duten proiektuen inguruan informazio gehiago DOKUMENTU honetan aurki dezakezue. 

IZEN-EMATEA: ESTEKA

Izena emateko azken eguna: 2023ko ekainaren 27a.

BALDINTZAK: EAEko Lanbide Heziketako ikastetxeren batean irakasle izatea.