SAILBURUORDETZAKO BERRIKUNTZA PROIEKTUEN EMAITZEN TRANSFERENTZIA SAIOA 2026.

Sarrera hau beste hizkuntza hauetan dago eskuragarri: Español

Ekainaren 16an 2025/26 ikasturtean zehar garatutako Sailburuordetzako berrikuntza proiektuen aurkezpen jardunaldia burutuko da Tknikan. Bertan, ikastetxe ezberdinetan garatu diren berrikuntza proiektuetan egindako lana eta emaitzak partekatuko dira LHko ikastetxe sarearekin.

Saioaren helburua berrikuntzaren alorrean egiten ari den lanaren ikuspegi orokorra partekatzea da, ikastetxeen arteko sinergiak sustatuz eta Euskadiko LHko berrikuntza-sistema indartuz.

Ikasturte honetan garatutako 58 berrikuntza-proiektuen emaitzen aurkezpenak bi blokeetan egingo dira. Bertaratzen direnek gaika multzokatutako lau aurkezpen-talderen artean aukeratu ahal izango dute bloke bakoitzean, hauek paraleloan egingo baitira.

EGUNA: 2026ko ekainaren 16a, asteartea.

LEKUA: TKNIKA.

HIZKUNTZA: EUSKARA eta ERDERA.

EGITARAUA:

9:30 – 11:30. 1. BLOKEA.

Lau espaziotan banatuko gara partehartzaileok.

  • A1 TALDEA: BIOZIENTZIAK + JASANGARRITASUNA.
  • B1 TALDEA: 1. ETA 3. SEKTOREEN DIGITALIZAZIOA.
  • C1 TALDEA: FABRIKAZIO AURRERATUA.
  • D1 TALDEA: HEZKUNTZA PROZESUAREN DIGITALIZAZIOA.

11:30 – 12:00 ATSEDENA. KAFEA.

12:00 – 14:00. 2. BLOKEA.

Lau espaziotan banatuko gara partehartzaileok.

  • A2 TALDEA: ONGIZATE EMOZIONALA + ARRETA-SEKTOREA.
  • B2 TALDEA: INDUSTRIA 5.0 + ROBOTIKA.
  • C2 TALDEA: ZIBERSEGURTASUNA + T. KUANTIKOAK + 5G.
  • D2 TALDEA: ERALDAKETA ENERGETIKOA + AUTOMOZIOA.

Bertaratutako bakoitza lau taldeetako batera bakarrik joan ahal izango da bloke bakoitzean.

Bloke eta talde bakoizean aurkeztuko diren proiektuen zerrenda DOKUMENTUA.

2025/26ko SOko berrikuntza proiektuak eta informazioa. DOKUMENTUA.

IZEN-EMATEA: ESTEKA

Izena emateko azken eguna: 2026ko ekainaren 14a.

BALDINTZAK: EAEko Lanbide Heziketako ikastetxeren batean irakasle izatea.