LHko ZAINTZA NODOAK. ONDORIOEN TRANSFERENTZIA SAIOA 2022.

Sarrera hau beste hizkuntza hauetan dago eskuragarri: Español

Ikasturte honetan LHko Zaintza Nodoek egindako prospektibaren ondorioak LHko zentroen sarera transferitzea da saio honen helburua . Une honetan martxan dauden Nodoak honako hauek dira:

DATA: apirilak 5, asteartea.

LEKUA: CIFP Armeria Eskola LHII (K/ Isasi, 36.Eibar).

SAIOA:

10:00-10:15: Aurkezpena. Rikardo Lamadrid. Teknologia eta Ikaskuntza Aurreratuen Zuzendaria.

10:15-12:15: Nodoen ondorioen aurkezpena

  • N. Energia: 20min.
  • N. Biozientziak eta N. Osasuna 30min.
  • N. F. Digitala eta Konektatua 20min.
  • N. F. Aurreratua eta N. Robotika Autonomoa: 30min.

12:30-13:30: lau gune ezarriko dira, eta, horietan, jardunaldian parte hartzen dutenek denbora izango dute zalantzak azaltzeko eta Zaintza Nodo bakoitzeko kideekin iritziak partekatzeko.

IZEN-EMATEA

Izena emateko azken eguna: 2022ko apirilak 3.

BALDINTZAK: EAEko Lanbide Heziketako ikastetxeren batean irakasle izatea.

Izen-emate kopuruak eskainitako plaza kopurua (200) gainditzen badu, ondoko irizpideak jarraituz aukeraketa egingo da:

  • Izen-emate ordena kontuan izango da.
  • Ikastetxe bakoitzeko pertsona baten partehartzea lehenetsiko da.

OHARRAK:

  • Saioa egin eta hurrengo egunetan, izena eman dutenei Nodoek erabilitako dokumentazioa helaraziko zaie.
  • 9:30etatik aurrera El Corte Ingléseko eta Eroskiren parkinetan aparkatzeko lekua aurkitu dezakezue (erosketarik egitea ez da beharrezkoa).