GO MOBILITY: MUGIKORTASUN JASANGARRI ETA ENERGIA BILTEGIRATZEAREN AZOKA

Sarrera hau beste hizkuntza hauetan dago eskuragarri: Español

2018ko azaroaren 27 eta 28an Go Mobility Azokaren lehen edizioa ospatuko da, Mugikortasun Jasangarri eta Energia Biltegiratzearen Industriaren Europako hegoaldeko lehenengo Azoka. Azoka hau FICOBA erakustazokan ospatuko da, Gipuzkoako Foru Aldundiak sustatzen du, eta Eusko Jaurlaritzaren laguntza ere badu.

TKNIKAK stand propioa izango du Azokan, Euskadiko Lanbide Heziketa sarearen ordezkari gisa.  Bertan, erakusgarri jarriko dira Tknika eta LHko ikastetxe ezberdinen artean elektromugikortasunaren inguruan eskaini ahal ditugun proiektu, zerbitzu eta formakuntza ezberdinen adibideak.

Informazioa gehiago, hurrengo loturan: GO MOBILITY