FPEuskadi eta Tknika SIMO EDUCACIÓN-en, ikaskuntzarako teknologia aretoan

Sarrera hau beste hizkuntza hauetan dago eskuragarri: Español

FPEuskadik stand-a izango du azaroak 13,14 eta 15ean IFEMAN ospatuko den azoka honetan, Tknikaren partehartze aktiboarekin.

Tknikako alor ezberdinetako arduradunek aurrera eramaten ari diren proiektuak aurkezteaz gain, gure eredu metodologikoa aurkeztuko dugu, Erronketan oinarritutako Ikaskuntza Kolaboratiboa. Lanbide Heziketako gure ikastetxeetan ezartzen ari den Ethazi (Etekin Handiko Zikloak) gune bat ikusteko aukera izango da.

3 egun hauetan 30 minutuko aurkezpen desberdinak eskainiko dira eta bertan Erronketan oinarritutako Ikaskuntza Kolaboratiboak presentzia nabarmena izango du.

Zuen zain gaude FPEuskadiko Stand-ean!

Programa ikusi

FPEuskadi Stand-a: 14.1D15 (14.1 Pabiloia). Planora Link-a

ESKAINIKO DITUGU AURKEZPENEN XEHETASUNAK:

Ethazi Eredua:

Erronketan oinarritutako Ikaskuntza Kolaboratiboa:

Ikaskuntza-eredu desberdin batek gero eta presentzia handiagoa du herrialde aurreratuenen hezkuntza-agendetan. Erronketan oinarritutako Ikaskuntza Kolaboratiboa gure lan-proposamena da ikasgelan.

ETHAZI ereduaren hedapena FPEuskadin:

Ikaskuntza ereduaren aldaketa sistema ikuspegitik. Sarean egindako lana. Elkarrekin askoz hobeto.

Eboluziora bideratutako gaitasunen ebaluazioa:

Ikaste-metodologia berrien erabilerak ebaluatzeko enfokea aldatzera behartzen gaitu. Aurkezten dugu ikasleen eboluziora bideratutako ebaluazio SET erraminta eta enfokea.

STEAM FPEuskadin:

Ez dira zientzialariak baina arazoak analizatzen dituzte.
Ez dira geek-ak (teknologiak eta informatikak liluratutako pertsonak) baina teknologiarako erabilera berriak aurkitzen dituzte.
Ez dira ingenieriak baina soluzioak garatzen dituzte.
Ez dira artistak baina balio ematen duten idea erabakigarriak dituzte.
Ez dira matematikoak baina algoritmoak darabiltzate eta logika eta zehaztasuna bilatzen dute.

Ikaskuntza eredu berrietarako espazioen diseinua eta egokitzapena:

Ikaskuntza kolaboratiboak, lan prozesu konkretu bat integratu behar du, eta lan horiei egokituko zaizkien espazioak eskaini behar ditu. Lan eremuak, gela bat osatzen duten hormak baino askoz gehiago dira. Espazio malguak dira, erosoak, akustika ona dute, malgutasuna dute konexio arloan ere, informazio teknologiak erabiltzeko erraztasunak ematen dituzte, eta hormak margotu daitezke.

 

TKNIKAko ARLOAK:

Lanbide Heziketari Aplikatutako Berrikuntza:

Aurrerapen teknologikoak aldaketa garrantzitsuen erritmoa jartzen du, bai maila sozialean, bai ekonomikoan, eta teknologia funtsezko pieza bihurtzen du Euskadiren eta, ondorioz, lanbide-heziketaren garapenerako.

Etengabeko Hobekuntza:

Etengabeko Hobekuntza arloaren misioa da Euskadiko Lanbide Heziketako sistemaren bikaintasunarentzat lagungarri izatea, ikastetxeei beren garapenean eta beren helburuak lortzen lagunduta.

Ikaskuntza Metodo eta Prozesuen Ikerketa:

FPEuskadin zertarako eta nola ari garen aldaketa metodologikoarekin.

Ekintzailetza eta Aldaketaren Kudeaketa:

Berrikuntzak eta ekimen sortzaileak herrialde baten aberastasuna eta ongizatea sortzeko funtsezko aktore gisa duten zeregin soziala erabakigarria da garapen ekonomiko eta soziala bultzatzeko.

Lanbide Heziketaren eremuko Nazioartekotzea:

Euskadiko lanbide heziketak nazioarteko aitorpena lortu du azken urteotan eta erreferente bihurtu da mundu-mailan.

Biozientzia eta y hazkunde jasangarria:

Euskadik giza hazkunde jasangarriaren alde egin nahi du. Hazkunde horretan, gizartea, ingurumena, kultura eta ekonomia ez daude bereizita, elkarrekin konektatuta baizik. Ingurumen-alderdien, gizarte-alderdien eta alderdi ekonomikoen artean bizi-kalitate hobea lortzeko oreka bilatuko duen etorkizun batean pentsatzeko paradigma da jasangarritasuna.