DIGICOMYOUTH proiektu europearraren amaierako ebentua

Sarrera hau beste hizkuntza hauetan dago eskuragarri: Español

Aurreikuspenen arabera, etorkizuneko lanbideen %90ek (EU2020) gaitasun digital eskakizunak izango dituzte, hortaz beraz, hezkuntza erakundeek beharrezkoak diren gaitasunak landuko dituzten prestakuntza eskeintzak luzatu beharra. DIGI.COM/YOUTH proiektuak, baztertze arriskuan dauden gazteei gaitasun digitalen eskuratzea erreztea du helburu, ikaskuntza ikuspegi pertsonalizatua, kolaborazio bidezko ikaskuntza eta IKTen erabilpen estrategikoa sustatuz. Gainera, helburu taldea handitu egiten da gazte marginatu, epe luzeko langabe eta ez lanik ezta ikasketarik burutzen ez dituzten pertsonak barnebilduz. Helburua beraz, gazteei lan merkaturako zein hezkuntza sistemarako, gaitasun digitaletan oinarritutako transizio bat eskeintzean datza.

Kontestu honetan, ekainaren 3an bilera bat burutu genuen Iurretako Institutuan. Bertan, beharrezkoak dituzten gaitasun digitalak lantzeko Moodle plataforma batetan oinarritutako ikastaro bat lantzen ari ginela aipatu genizuen. Proiektua amaierara iritsi da eta badugu jada plataforma eta ikastaroa erakusteko moduan eta zuek erabiltzeko moduan.

Hau guztia azaltzeko, Urtarrilaren 13an, ostiralean, goizeko 9:30tatik 12:30etara burutuko dugun ekitaldira gonbidatu nahi zaituztegu. Ekitaldia, Tknikan burutuko dugu oraingo honetan.

IZEN EMATEA HEMEN EGIN MESEDEZ: https://goo.gl/forms/IGRycKzdAo9qcxjF2

Proiektuaren inguruko informazio gehiagorako proiektuaren webgunea bixitatu dezakezue eta deialdiaren bideo hau ere ikusgai duzu (barkatuko didazue baina gazteleraz dago bakarrik) https://youtu.be/D3AroZiWobI.