Euskadiko Lanbide Heziketa eta Tknika SIMO Educacion azokan
Sarrera hau beste hizkuntza hauetan dago eskuragarri: Español
Euskadiko Lanbide Heziketa eta Tknika bere ikaskuntza-metodologia berrien ezaugarri batzuen berri ematen ari dira
Stand baten bidez Euskadiko zentroetan ezartzen ari den ikasgela-mota berregiten ari da
Azoka IFEMAn (Madrilgo Azokan) ospatzen ari da, azaroaren 13an, 14an eta 15ean
SIMO Educación- Salón de tecnología para la enseñanza azokan, aurten, Euskadiko Lanbide Heziketa eta Tknika daude. Euskal LH eta Tknika bertaratzen direnei Lanbide heziketako berrikuntzarekin zerikusia duten gaien berri ematen ari dira. Jorge Arévalo Lanbide Heziketako sailburuordea azokan da, hilaren 14an, asteazkenean, goizean.
Eusko Jaurlaritzarentzat jarritako standean, Euskadiko Lanbide Heziketak eta Tknikak gaur egun Euskadiko LHko ikastetxeetan ezartzen ari diren eta ikaskuntza-metodologia aktibo berrien oinarri diren ikasgelak berregin dituzte. Zehazki, berregitean ereduaren aldaketa duten 6 espazioetako 5 daude ikusgai, honako arlo hauetakoak: informatiboa, analitikoa, sortzailea, eraikitzailea eta ludikoa (ereduak tailerrei zuzendutako seigarren espazioa ere jaso du).
Gainera, azokan, Tknikako arduradunek zenbait hitzaldi ematen ari dira, 30 minutukoak bakoitza, eta zenbait gai aztertutzen dituzte:
TKNIKAko ARLOAK:
Lanbide Heziketari Aplikatutako Berrikuntza
Etengabeko Hobekuntza
Ikaskuntza Metodo eta Prozesuen Ikerketa
Ekintzailetza eta Aldaketaren Kudeaketa
Lanbide Heziketaren eremuko Nazioartekotzea
Biozientzia eta y hazkunde jasangarria
ETHAZI EREDUA:
Erronketan oinarritutako Ikaskuntza Kolaboratiboa
ETHAZI ereduaren hedapena FPEuskadin
Eboluziora bideratutako gaitasunen ebaluazioa
STEAM FPEuskadin
Ikaskuntza eredu berrietarako espazioen diseinua eta egokitzapena