EUPiH 3. prestakuntza-jardunaldia Dinamarkan
Sarrera hau beste hizkuntza hauetan dago eskuragarri: English, Español
Irailaren 19tik 23ra bitartean proiektuko “Hydroponic farming & entrepreneurship” hirugarren prestakuntza-jardunaldia gauzatu da Danimarkan, Roskilde Tekniske VET College Lanbide Heziketako ikastetxearen eskutik gidatuta, Kopenhagetik kilometro gutxitara. Bertara Derioko Nekazal Eskolako eta Tknikako irakasle bana joan gara.
Roskilde Tekniske VET Collegek Elikadura, Nekazaritza eta Ostalaritza arloko 6 familia profesionaleko zikloak eskaintzen ditu, baita Teknologia arloko hogei ziklotik gora ere.
Jardunaldian zehar inguruko hidroponia-enpresak bisitatu ditugu (Nordik Harvest, Nabofarm eta Refarm) baita Cannabis terapeutikoa ekoizten duen enpresako kide baten (Tetra-farm) aurkezpena entzun ere. Azken honek Cannabis-a ekoizteko hainbat sistema azaldu dizkigu Roskildeko ikastetxean bertan.
Bisitei dagokienez, Nordik Harvest Europako Baratza Bertikalen artean handiena da. Taastrup herriko poligonoan dagoen enpresa honek 16-17 solairuko baratzean hosto berdeko barazkiak ekoizten ditu, ura eta elikagaiak era eraginkorrena lortzeko bidean teknologia berritzaileena eta energia berriztagarriak erabiliz..
Refarmed enpresak, ordea, balio erantsiko barazkiak hidroponian ekoizten ditu. Hiri-baratza honek 0km-ak du helburu, ekoizlea eta kontsumitzaileren arteko distantzia ahalik eta laburrena izatea.
Bukatzeko, Nabofarm, Kopenhagen kokatua dago eta germinatuak ekoizten ditu kopenage hiriguneko enpresa-eraikin batean. Germinatuen ekoizpen-prozesua nola egiten duten erakutsi digute, eta hiri-baratzek zer nolako onurak eta erronkak dituen azaldu ere.
Ikusi gure dinamarkako kideek egindako bideoa