EUPiH – 2. prestakuntza-jardunaldia Suedian
Sarrera hau beste hizkuntza hauetan dago eskuragarri: English, Español
“European Partnership in Hydroponics” Erasmus + KA210 projektuko bigarren prestakuntza-jardunaldia Suedian izan da Maiatzaren 30tik ekainaren 3ra bitartean. Tknikako eta Arkaute Nekazaritza Eskolako irakasleok parte hartu dugu
Helsingborg hirian kokatzen den NTI Vetenskapsgymnasiet ikastetxea izan da prestakuntza jardunaldiaren egoitza nagusia, Suediako hegomendebaldean. NTI Vetenskapsgymnasiet Suedia osoan zehar barreiatuta daude hainbat ikastetxe dira eta Erasmus proiektu honetan bi ikastetxek parte hartzen dute: Helsingborg eta Gävle.Ikastetxean bertan, prestakuntza-jardunaldiaren baitan workshop bat antolatu da, hidroponiako parametroen arabera sensoreen programazioa diseinatzea helburu, non ikasleak izan diren bisitarioen irakasle.
Helsingborg-ko udaleko lorategien arduradunen eskutik hirian bertan hidroponia teknika erabiliaz dauden hainbat azpiegitura ikusi ditugu. Hiriaren erdigunean ureztaketa autoerregulatzen duen belargunea kokatuta dago, munduan zehar hemen eta Hong-Kong-en bakarrik daudenak, Capillary Hydroponics enpresak diseinatuak. Hiriko lorategien diseinua eta mantenimenduan IoT-ak (Internet of Things) duen presentzia oso garrantzitsua da, teknologia berrien bidez landare mantenu egokia eta langileen lan-segurtasuna uztartzen baitira.
Helsingborgen leku interesgarriak daude. Sophiero jauregia eta parkea esaterako, urteetan suediar erregeen udako egoitza, Rhododendron generoko bilduma ikusgarria duena. Helsingborg Iparraldean egin den elkargune berriko H22 City Expo erakusketan hiri-nekazaritza nola gara daitekeen azaltzeko gune bat sortu du IKEAk. Hiri-baratzak daude bertan baita hidroponian germinatuak lortzeko laborategi txiki bat ere.
Alnarp herrira ere gerturatu gara, SLU (the Swedish University of Agricultural Sciences) bisitatzera “Cultivating City Bazaars” ekimena ezagutzera, Helsingborgko hiri garapen jsangarriaren aldeko apustua.
Azkenik Malmo hirian Blue Green City Lab erakundeak egiten duen lana ezagutu dugu. Bere helburu nagusia konponbide eta produktu urdin-berdeen erabilera handitu, sustatu eta garatzea da, fatxada edota teilatu berdeak esaterako