EUPiH – 1. prestakuntza-jardunaldia Herbehere-tan

 In Biozientziak eta Jasangarritasuna, Nazioartekotzea

Sarrera hau beste hizkuntza hauetan dago eskuragarri: English, Español

Behin COVID-19 pandemiaren neurriak arindu direnean, “European Partnership in Hydroponics” Erasmus + KA210 projektuko prestakuntza-jardunaldiak aurrera eramatea posible izan da. Projektu honen koordinatzailea NTI Vetenskapsgymnasiet suediar eskola da eta Roskilde Tekniske College (Danimarka), SUSP (Herbehereak),eta EfVET (Belgika) eta Tknika eskolek parte hartzen dute.

Lehen prestakuntza-jardunaldia Herbehereetan izan da, Alkmaar herrian, Amsterdametik 40 bat kilometrotara, martxoaren 7tik 11ra.Tknikako eta Fraisoro Nekazal eskolako irakasle banak parte hartu dugu bisitaldian.

SUSP (Stichting Uitwisseling  izan da anfitrioia. SUSP irabazi-asmorik gabeko erakundea da, Clusius College goi-mailako lanbide-heziketako zentro berritzaileatik eratorritakoa zeinak industria berdeko sektore guztietako ikasleak hezten dituen Noord Holland probintziako hainbat lekutan. Alkmaar-en eta Hoorn-en kokatzen diren Clusius College ikastetxeetan bigarren hezkuntzako ikasleek hainbat tailer dituzte, hala nola, elikagaien prozesuak, albaitaritza, zalditegia, hidroponia…

Herbehereak, nekazaritzako munduko erreferente bat izanik, World Horti Center-ra bisita egitea ezinbestekoa da. World Horti Center negutegien nazioarteko baratzezaintzarako ezagutza- eta berrikuntza-zentroa da. Plataforma lider bat, non enpresek, hezkuntzak, ikerketak eta gobernuak berritu, konektatu, inspiratu eta ezagutza partekatzen duten. Bertan, sektoreko enpresa handienen stand-ak ikusgai daude.

Azken urteotan, Vertify Herbehereetako nekazaritzako ikerketa-zentro nagusietako bat bihurtu da ikerketa aplikatuaren arloan eta hau ere bisitatu egin da. Vertify kalitate handiko ikerketa aplikatua eskaintzen duen erakunde da, eta nekazarieei  zuzenean aplika dakizkiekeen emaitzak ematen dizkie. Era honetan, Herbehereetako eta Belgikako 100 lekutan baino gehiagotan aurkitzen dira ikerketa-emaitzen aplikazio- lekuak.

Ustiategiei dagokionez, Tesselaar bisitatu da, Europa mailan Alstromeria landare ornamentalaren negutegirik handiena da, 10 Ha-ko azalerarekin. Urtean 36 miloitik gora zurtoin ekoizten dituen  etengabeko hobekuntza teknologikoetan inbertitzen duen enpresa da. Landare sortak era uniformean multzokatzen dituen makinak erabiltzen ditu, X-izpien argazki bidez funtzionatzen dituena, lana eraginkorragoa izan dadin.

Wit Flowerbulbs tulipan ekoizle-etxearen azpiegiturak ere bisitatu dira. Ustialeku honek 100 Ha inguru kudeatzen ditu. Egun, landare izurriteak detektatzeko kamara hiperespektraldun prototipo berritzaileenak probatzen ari da tulipanen sailetan.