ETHAZI Hasierako Formakuntza 2. ikastaroa bukatzen doan bitartean 3. ikastaroak hasiera ematen du
Sarrera hau beste hizkuntza hauetan dago eskuragarri: Español
Irakasle talde bat bere gelarako Erronka on baten diseinuan murgilduta dagoen bitartean, beste irakasle talde batek bere ebaluazio-estiloaren gainean hausnartzen, erremintak eta ikuspegi berriak ikertzen hasi da.
Aste honetan 2017eko ETHAZI Hasierako Formakuntza (EHF) 2. ikastaroa bukatzen doan bitartean 3. ikastaroak hasiera ematen du. Formakuntza Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan ematen ari da eta gutxi gorabehera 350 plaza eskeini dira Euskadiko LHko zentro bai publiko bai kontzertatuetako irakasleentzat.
ETHAZI Hasierako Formakuntzak (EHF) irakaslegoari ikaskuntza aktibo-kolaboratibo inguruak diseinatzeko eta dinamizatzeko gako batzuk eskaintzea du helburu modu independientean ematen diren 3 ikastaro erdipresentzialen bitartez:
1. Ikaskuntza Kolaboratiboaren oinarriak
2. Erronketan oinarritutako Ikaskuntza Kolaboratiboa
3. Gaitasunen bidezko Ebaluazioa
Prestakuntza hauetan ikasketa kontzeptuaren ikuspegi zabala eta aldaketaren metodologikoaren gainean orientatzen duen diziplina eta entitateetako anitzeko talde batek parte hartzen du.
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
Irakaslegoaren parte-hartzea altua eta formakuntza oso asetze positiboko gradua izaten ari da. Gainera, diseinatutako erronka batzuk baliabide interesgarriak partekatzen duen eta irakasle guztientzako erreferentzia den espazioaren materiala parte izatera pasatuko dira, ETHAZI Biltegia.