Ethazi astea 2024
Sarrera hau beste hizkuntza hauetan dago eskuragarri: Español
TKNIKAtik irakasle-talde, ikastetxe zein espezialitateen arteko elkarlanerako sareak indartu nahi ditugu eta baita hainbat gai esanguratsuren inguruan aritzeko formakuntza saioak eskaini ere.
Horretarako ekainaren 10tik 14ra formakuntza saio eta tailer ezberdinak egingo ditugu ETHAZI ikaskuntza testuinguruaren inguruan.
Jardunaldi eta topaketa hauek ETHAZI inplantazio fasean ari diren irakasleentzako edo Ethazi testuinguruan esperientzia edo/eta prestakuntza dutenentzat daude pentsatuak. ETHAZIk dakarren ikaskuntza prozesua ulertzeko moduan aurrera egiteko gakoak eskaintzea eta partekatzea da asmoa.
Formakuntza saioak on-line edo presentzialean eskainiko ditugu saioaren arabera.
Izen-ematea: www.tknika.eus (ikastaro atalean).
Izen-emate eta matrikulazio epea: Maiatzaren 24etik Maiatzaren 31era.
Ebazpena: 2024ko ekainaren 3tik 4era bitartean, izena eman duen pertsonari, emailez jakinaraziko zaio formakuntzan onartua edo baztertua izan den.
Onartuta izan den pertsonak kurtsora modu digitalean sartzeko informazioa eta jarraibideak email bidez jasoko ditu.
Parte hartzeko baldintzak:
- Inskripzio-orrian agertzen den helbide elektronikoa egiaztatu.
- Zure ETHAZI ereduan duzun esperientzia tailerraren mailarekin bat datorrela egiaztatu (oinarrizkoa edo aurreratua).
- Gomendatzen dugu on-line tailerretan kamera konektatzea.
Hautaketa irizpideak:
Plazak baino izena emandako pertsona gehiago badaude, izena emateko ordena errespetatuko da eta ikastetxe beretik gehienez 4 pertsona onartuko dira.
Programa
ekainak | formakuntza saioa | plazak | lekua | izen-ematea |
10 | Ebaluazioa ikaskuntzarako tresna gisa. Helburua: Tailerraren helburua irakasleak sentsibilizatzea da, ebaluazioa ikaskuntzarako tresna gisa erabil dezaten. Norentzat: Euskadiko lanbide heziketako irakasleentzat (oinarrizkoa). Ordua: 09:30 Iraupena: 1,5 ordu sinkrono Hizkuntza: elebidun |
150 plaza |
TKNIKA on-line |
|
10 | Zeharkako gaitasunak: diseinua, dinamizazioa, ebaluazioa eta kalifikazioa. Helburua: Oinarri batzuk aurkeztu eta erreferentziazko esperientziak aztertu ondoren, ikaskuntza ibilbide eta estrategia bat diseinatzeko gaitasuna entrenatuko dugu. Zeharkako gaitasunen garapena ikasleen talentua garatzeko prozesuan txertatuko dugu. Norentzat: Dagoeneko Ethazi ereduan lanean ari diren Euskadiko lanbide heziketako irakasleentzat (aurreratua). Ordua: 10:00 Iraupena: 3 ordu Hizkuntza: elebidun |
50 plaza |
Iurreta LHII aurrez-aurrekoa |
|
11 | Ekin arrakastaz: lankidetzarako estrategiak eta praktikak. Helburua: Egunerokoan Ethazi ereduan ekintzailetza lantzeko esperientzia arrakastatsuak ezagutzea. Norentzat: Euskadiko lanbide heziketako irakasleentzat (oinarrizkoa). Ordua: 09:30 Iraupena: 1,5 ordu sinkrono Hizkuntza: euskara* |
150 plaza |
TKNIKA on-line |
|
11 | ETHAZI OMHZn? Zer eromena, ezta? Helburua: Zaila ikusten duzu ETHAZI eredua oinarrizko graduan aplikatzea? ETHAZI oinarrizko gaitasuna aberasteko prestakuntza osagarria aurkezten dizugu. Horrek lagunduko dizu oinarrizko graduen berezitasunak identifikatzen, ulertzen eta horiei buruz hausnartzen, zure irakasle-taldearekin batera diseinatzeari ekin aurretik. Norentzat: Euskadiko lanbide heziketako oinarrizko graduko irakasleentzat (oinarrizkoa). Ordua: 12:00 Iraupena: 1,5 ordu sinkrono Hizkuntza: gaztelania |
150 plaza |
TKNIKA on-line |
|
12 | Gaitasunak zabaltzen adimen artifizialarekin. Helburua: Adimen artifizial sortzaileak gero eta presentzia handiagoa dauka hezkuntza-testuinguruan. ETHAZI astearen tailer honetan, zertarako balio diezagukeen ulertzearen garrantzia azpimarratuko dugu eta gure jardun profesionala eta ikaskuntza-prozesua aberasteko eta ikasleen zein irakasleen gaitasunak zabaltzeko lantzen ari diren aplikazio adibideak ikusiko ditugu. Norentzat: Euskadiko lanbide heziketako irakasleentzat (oinarrizkoa). Ordua: 09:30 Iraupena: 1,5 ordu sinkrono Hizkuntza: euskara |
150 plaza |
TKNIKA on-line |
|
12 | Ekintzailetza zikloan elkarrekin garatuz. Helburua: Erronka baten pausuak jarraituz ekintzailetza gaitasunak zikloan garatzeko eta dinamizatzeko teknikak landuko ditugu. Norentzat: Euskadiko lanbide heziketako irakasleentzat (oinarrizkoa). Ordua: 10:00 Iraupena: 3 ordu Hizkuntza: euskara |
50 plaza |
Iurreta LHII aurrez-aurrekoa |
|
13 | Taldeko lana indartuz: Ikasleen arteko lankidetza sustatzeko estrategiak. Ikasleen artean bakarrik? Helburua: Nola garatzen dugu ikaskuntza kolaboratiboa ikasleekin? Nola egiten dugu lan irakasle-talde gisa? Zer dakigu elkarlanari buruz? Nola aplikatu eta egituratu, eraginkortasuna hobetzeko? Zenbait gako praktiko landuko ditugu, zure irakaskuntza-lanean berehala aplikatu ahal izango dituzunak. Norentzat: Dagoeneko Ethazi ereduan lanean ari diren Euskadiko lanbide heziketako irakasleentzat (aurreratua). Ordua: 10:00 Iraupena: 3 ordu Hizkuntza: elebidun |
50 plaza | Iurreta LHII aurrez-aurrekoa |
|
13 | Ethazi eredua: balioak lantzeko testuingurua Helburua: FP Euskadiko ikaskuntza-ereduak testuinguru ezinhobea eskaintzen du balioen prestakuntza ere lantzeko. Ezagutu nahi al duzu zergatik? Norentzat: Euskadiko lanbide heziketako irakasleentzat (oinarrizkoa). Ordua: 12:00 Iraupena: 1,5 ordu sinkrono Hizkuntza: elebidun |
150 plaza | TKNIKA on-line |
|
14 | Ikaskuntza esanguratsuagoa eraikitzen: Gogoeta eta Feedbacka ikasleekin Helburua: Tailer honetan ikaskuntza esanguratsua sustatzeko, irakasleek ikasleekin hausnarketarako eta feedbackerako une eraginkorrak nola diseinatu aztertuko dute. Gogoeta sustatzeko estrategia praktikoak eskainiko dira, baita ikaskuntzaren hazkundea bultzatuko duen feedback eraikitzailea eskaintzeko teknikak ere. Norentzat: Dagoeneko Ethazi ereduan lanean ari diren Euskadiko lanbide heziketako irakasleentzat (aurreratua). Ordua: 09:30 Iraupena: 1,5 ordu sinkrono Hizkuntza: elebidun |
150 plaza | TKNIKA on-line |
|
14 | ETHAZI eredua aberasten – Inspiraziorako txokoa Helburua: Ethazi astea bukatzeko, eredua aberasten duten eta gure eguneroko jardunerako inspiratzeaileak izan daitezkeen praktikak aurkeztuko dizkigute. Norentzat: Dagoeneko Ethazi ereduan lanean ari diren Euskadiko lanbide heziketako irakasleentzat (aurreratua). Ordua: 12:00 Iraupena: 1,5 ordu sinkrono Hizkuntza: euskara |
150 plazas | TKNIKA on-line |
* Ikastetxeetako ikaskuntza esperientziak edo adibideak elebidunak izango dira.