Ethazi astea 2022
Sarrera hau beste hizkuntza hauetan dago eskuragarri: Español
TKNIKAtik irakasle-talde, ikastetxe zein espezialitateen arteko elkarlanerako sareak indartu nahi ditugu eta baita hainbat gai esanguratsuren inguruan aritzeko formakuntza saioak eskaini ere.
Horretarako ekainaren 6tik 10era formakuntza saio eta tailer ezberdinak egingo ditugu ETHAZI ikaskuntza testuinguruaren inguruan.
Jardunaldi eta topaketa hauek ETHAZI inplantazio fasean ari diren irakasleentzako edo Ethazi testuinguruan esperientzia edo/eta prestakuntza dutenentzat daude pentsatuak. ETHAZIk dakarren ikaskuntza prozesua ulertzeko moduan aurrera egiteko gakoak eskaintzea eta partekatzea da asmoa.
Formakuntza saioak modu digitalean eskainiko ditugu.
Izen-ematea: www.tknika.eus (ikastaro atalean).
Izen-emate eta matrikulazio epea: Maiatzaren 23etik 31era.
Ebazpena: 2022ko ekainaren 1ean, izena eman duen pertsonari, emailez jakinaraziko zaio formakuntzan baztertua izan den.
Onartuta izan den pertsonak kurtsoara modu digitalean sartzeko informazioa eta jarraibideak email bidez jasoko ditu.
Programa
ekainak | formakuntza saioa | plazak | lekua | izen-ematea |
6 | Erronkak ez dira 9. pausuan hasten. Proiektutik erronkara Helburua:Noiz hasten da erronka bat? Erronken prozesuaren dinamizazioaren inguruan maiz egiten dizkiguzuen galderei erantzuna eman nahi diegu: erronken ebazpen prozesuaren zentzua, prozesu horren azpian zer dagoen… Norentzat: Dagoeneko Ethazi ereduan lanean ari diren Euskadiko lanbide heziketako irakasleentzat. Ordua: 09:00 Iraupena: 1,5 ordu sinkrono Hizkuntza: gaztelania |
150 plaza |
TKNIKA on-line |
|
6 | Erronkaren 4.pausua ere aktiboa da Helburua: Informazioa lortu eta antolatu pausoan eragin nahi den ikaskuntza modu aktibo batean nola bideratu daitekeen azalduko dugu, pauso honetan ere, ikaslea parte hartzaile izan dadin. Norentzat: Dagoeneko Ethazi ereduan lanean ari diren Euskadiko lanbide heziketako irakasleentzat. Ordua: 12:00 Iraupena: 1,5 ordu sinkrono Hizkuntza: euskara |
150 plaza |
TKNIKA on-line |
|
7 | Zikloko profilaren gaitasunak definitzen. Adibide praktikoak Helburua: Irakasle taldeetan zikloko gaitasunak definitzerako garaian sortu daitezkeen zalantzak argitzea. Prozesua egin duten ikastetxe batzuk beraien adibidea aurkeztuko dute. Norentzat: Euskadiko lanbide heziketako ikaskuntza koordinatzaileentzat. Ordua: 09:00 Iraupena: 1,5 ordu sinkrono Hizkuntza: elebidun |
150 plaza |
TKNIKA on-line |
|
7 | Eraldaketa digitalean sakontzen: irakasleen gaitasun digitalak Helburua: Irakasleen gaitasun digitalek berebiziko garrantzia dute ikaskuntza prozesuaren eraladaketa digitalean. Saio honen bidez gaitasun digitalak zeintzuk diren, haien helburuak, antolaketa eta hausnarketa adibideak landuko ditugu. Norentzat: Ikaskuntza prozesuaren eraldaketa digitalean sakondu nahi duten irakasle taldeentzat. Ordua: 09:00 Iraupena: 1,5 ordu sinkrono Hizkuntza: euskara |
150 plaza |
TKNIKA on-line |
|
7 | Zeharkako gaitasunak zure erronketan Helburua: Zure zikloan eta erronketan zeharkako gaitasunak nola txerta daitezken landuko da adibideekin. Norentzat: Dagoeneko Ethazi ereduan lanean ari diren Euskadiko lanbide heziketako irakasleentzat. Ordua: 12:00 Iraupena: 60 min asinkrono (2022/06/01 – 2022/06/07), 90 min sinkrono (2022/06/07) Hizkuntza: euskara |
150 plaza |
TKNIKA on-line |
|
7 | Zergatik eta zer da STEAM erronka bat? Helburua: Asmatu dezagun STEAM erronka baten izenburua: ikastaroan parte hartzaile bakoitzak STEAM erronka bat asmatuko du. Norentzat: Euskadiko Lanbide Heziketako irakasleak. Ordua: 12:00 Iraupena: 60 min asinkrono (2022/06/01 – 2022/06/07), 60 min sinkrono (2022/06/07) Hizkuntza: elebidun |
150 plaza |
TKNIKA on-line |
|
8 | Balioak 4.0 dastatzeko menua – Lantegia Helburua: Dastatu nahi duzu Balioak 4.0 proiektuan lantzen duguna? Egosten ari dena usaindu ezazu: Zertan datza Balioak 4.0 proiektua? Zein da FP Euskadin proposatzen den ibilbidea? Zer egin dezakegu balioak ere gure zikloetan lantzeko? Norentzat: Euskadiko lanbide heziketako irakasleentzat. Ordua: 09:00 Iraupena: 1,5 ordu sinkrono Hizkuntza: elebidun |
150 plaza |
TKNIKA on-line |
|
8 | Zure taldeak ere egin dezake! ETHAZI ereduan lan eginez, oinarrizko graduko zikloetako ikasleen gaitasunak aberasteko urratsak ematen Helburua: OGko (Oinarrizko Graduko) ziklo batzuetan , ETHAZI esperimentatzen ari diren irakasle-taldeak daude, Tknikako talde batek koordinatuta, gure ikasleei erantzun egokiagoa emateko helburuarekin. Esperientzia horiek zuekin partekatuko ditugu, ETHAZI ibilbidea OGko zuen zikloetan martxan jartzeko lehen urratsak ematera animatzeko asmoarekin. Norentzat: Dagoeneko OLHko (Oinarrizko Lanbide Heziketako) zikloetan lanean ari diren Euskadiko lanbide heziketako irakasleentzat. Ordua: 09:00 Iraupena: 1,5 ordu sinkrono Hizkuntza: gaztelania |
150 plaza |
TKNIKA on-line |
|
8 | Zure zikloan Ikaskuntza Kolaboratiboa hobetzeko zure baliabideak taldean aberasten Helburua: Tailer honetan baliabide didaktiko sorta bat taldean egitea proposatzen dizugu, IKren (Ikaskuntza Kolaboratiboaren) oinarriei lotuta, eta berehala aplikatu ahal izango duzuna zure zikloan. Norentzat: Euskadiko lanbide heziketako irakasleentzat. Ordua: 12:00 Iraupena: 1,5 ordu sinkrono Hizkuntza: elebidun |
150 plaza |
TKNIKA on-line |
|
9 | Elkarrekin hobe! Helburua: Kultura ekintzailea sustatzeko lankidetza-lana sustatzea. Norentzat: Euskadiko lanbide heziketako irakasleentzat. Ordua: 09:00 Iraupena: 1,5 ordu sinkrono Hizkuntza: elebidun |
150 plaza | TKNIKA on-line |
|
9 | Zeharkako gaitasunak zure erronketan Helburua: Zure zikloan eta erronketan zeharkako gaitasunak nola txerta daitezken landuko da adibideekin. Norentzat: Dagoeneko Ethazi ereduan lanean ari diren Euskadiko lanbide heziketako irakasleentzat. Ordua: 12:00 Iraupena: 60 min asinkrono (2022/06/01 – 2022/06/09), 90 min sinkrono (2022/06/09) Hizkuntza: gaztelania |
150 plaza | TKNIKA on-line |
|
10 | Irakasle taldeak zainduz Helburua: Ethazi ereduan irakasle taldeek duten garrantzia nabarmena da. Nola zaintzen ditugu? Norentzat: Euskadiko lanbide heziketako ikaskuntza koordinatzaileentzat. Ordua: 09:00 Iraupena: 1,5 ordu sinkrono Hizkuntza: gaztelania |
150 plaza | TKNIKA on-line |
|
10 | Zergatik dira garrantzitsuak espazioak eta hauen konfigurazioa elkarlaneko irakaskuntzan? Helburua: Elkarlaneko ikaskuntzarako lagungarriak izan daitezkeen espazioak eta horien ezaugarriak aztertuko ditugu. Norentzat: Euskadiko Lanbide Heziketako irakasleak. Ordua: 12:00 Iraupena: 60 min asinkrono (2022/06/01 – 2022/06/10), 60 min sinkrono (2022/06/10) Hizkuntza: elebidun |
150 plaza | TKNIKA on-line Webinar |