EOP ikastaroa (Ethazi Hasierako Prestakuntza): Matrikula Irekia

 In Ikaskuntzak eta etekin handia

Sarrera hau beste hizkuntza hauetan dago eskuragarri: Español

FP Euskadi ikaskuntza-eredua (ETHAZI eredua) ezartzen eta finkatzen aurrera egiteko, irakasleon prestakuntzak berebiziko garrantzia du.

Helburu horrekin, azken urteotan egin den bezala, Tknikak prestakuntza-ikastaroak eskainiko ditu 2023-24 ikasturtean, bai ETHAZIn hasi nahi duten irakasleentzat, baita ikaskuntza-ereduan sakondu eta eredua aberastu nahi duten irakasleentzat ere.

Ildo horretan, Tknikako Ikaskuntzak eta Etekin Handia Arlotik, aurten ere, EOP (Ethazi Oinarrizko Prestakuntza) ikastaroa abiaraziko dugu, ereduan ezagutzarik eta/edo esperientziarik ez duten Lanbide Heziketako irakasleentzat. Prestakuntza-ikastaro honen helburua ikasgelan ETHAZI eredua ezartzen hasteko irakasleengan gaitasun berriak garatzea da.

Prestakuntzak 200 plaza eskaintzen ditu guztira, eta Gipuzkoan, Bizkaian eta Araban emango da aldi berean.

Prestakuntza urrian hasiko da lehen lau taldeetarako, eta otsailean hurrengoetarako. Informazio guztia eta matrikulaziorako sarbidea esteka honetan eskuragarri daude.