Egurrezko Egituren ikasleek enpresetako lehen praktikak amaitu dituzte
Sarrera hau beste hizkuntza hauetan dago eskuragarri: Español
Baserriberri proiektuko egurrezko egituren ikasketetako ikasleek bi asteko enpresetako praktikaldia amaitu dute berriki. Esperientzia honek prestakuntza-programaren lehen faseari amaiera eman dio, eta aldi berean, etapa berri bati hasiera.
Praktika hauei esker, ikasleek aukera izan dute sektoreko profesionalekin batera lan egiteko eta egurrezko egituretan aritzen diren langileen egunerokoa bertatik bertara ezagutzeko. Enpresa-testuinguruan murgiltze horrek gaitasun teknikoak eta pertsonalak garatzeko aukera eskaini die, beraien etorkizun profesionalerako funtsezkoak izango direnak.
Fase honen amaierarekin, formakuntzaren lehen etapari agur esan diogu, eta ikaskuntza berriz betetako aroari ongietorria eman diogu. Zorte on eta animo ikasleei proiektuaren etapa berri honetan!