“Droneak Lanbide Heziketan txertatzeko hurrengo pausuak” jardunaldia
Sarrera hau beste hizkuntza hauetan dago eskuragarri: English, Español
Azaroaren 8an, “Droneak Lanbide Heziketan txertatzeko hurrengo pausuak” jardunaldia burutu zen Tknikan. Ekitaldian Daniel Tena (Bidasoa LHII), Daniel Etxeberria (Don Bosco LHII), Iñaki Zugadi (Blas de Lezo Pasaiako Itsas Arrantza BHI), eta Josu Ajuriak (Elorrieta Erreka Mari LHII) hartu zuten parte hizlari modura.
Azken urteetan droneen aplikazioetan egindako lana azaldu zen hasiera batean eta “Droneak Lanbide Heziketan txertatzea” proiektuaren barnean aurrera begirako asmo orokorrak zeintzuk diren ere azaldu zen
Ikastetxe ezberdinetako irakasleak bertaratu ziren jardunaldira eta droneen arloan eman beharreko hurrengo pausuen inguruko ekarpenak asko izan ziren. Dena den, eztabaida aberasteko asmoz gaian interesa duen LH-ko irakaslegoari zuzenduriko galdetegi bat prestatu da.
Zu ere LH-ko irakaslea bazara, ongietorriak izango dira zure ekarpenak: