“BIM” eta “Droneen aplikazioak” berrikuntza proiektuen arteko lankidetzaren emaitzak
Sarrera hau beste hizkuntza hauetan dago eskuragarri: English, Español
Bidasoa LHII ikastetxean garatzen ari diren “BIM” eta “Droneen aplikazioak” berrikuntza proiektuen arteko lankidetzan Hika Txakolindegiaren azterketa sakona burutu da Amasa-Villabonan.
Lana aurrera eraman ahal izateko, lehenik eta behin, hegaldi bi burutu ziren; bata RGB kamera erabiliz, eta bestea, kamera multiespektralarekin. Hegaldi horietan RGB kamerarekin lorturiko irudiak oinarritzat hartuta, 20 milioi puntuko hodeia sortu zen eta BIM teknikak baliatuz txakolindegiko eraikinaren eta lursailen modelaketa egin zen. Kamera multiespektralarekin lorturiko datuekin, ordea, mahastien egoeraren azterketa burutu da, datorren uztarako erabilgarriak izan daitezkeen ondorioak bilduz.
Aztergai dugun adibideak erakusten du droneen bidezko datu bilketak, BIM modelaketek, infografiek… dagoeneko zenbait erabilpenetarako baduten aplikagarritasuna. Aipaturiko hau, hedatzen ari den joera da eta punta-puntako enpresen lan metodologian txertatzen ari da, negozio aukera berriak sortuz.