Biki digitalei buruzko ikastaroa
Sarrera hau beste hizkuntza hauetan dago eskuragarri: Español
Martxoaren 9tik 26ra, biki digitalei buruzko ikastaroa egin dugu. Ikastaroak 36 orduko iraupena izan du eta Lanbide Heziketako ikastetxeetako 20 irakaslek hartu dute parte. Ikastaroaren helburu nagusia industria-prozesuak modu birtualean abiarazteko erabiltzen diren tresnak erakustea izan da.
Ikastaroa erabat online egin da eta irakasleek ikasketa birtualeko ingurune batean lan egin ahal izan dute, software honekin:
- PLCSIM Advanced: Siemens-en PLCen simulagailua.
- Simumatik: prozesuak emulatzeko cloud plataforma.
- Factory I/O: 3Dko industria-fabrikak simulatzeko programa, automatizazio-teknologiak ikasteko balio duena.
- Robo DK: marka anitzeko roboten simulagailua.
Ikastaroa 3 unitate didaktikotan banatu da eta irakasleek oso balorazio positiboa eman dute:
IU.1 PLC-ak programatzeko goi-mailako hizkuntza: Testu Egituratua (ST)
IU.2 Biki digitalak garatzeko tresnak: Simumatik platform eta Factory I/O
IU.3 Robot simuladoreak: Robo DK.
Ikastaroan gaitasun hauek landu dira:
1. Testu egituratuan oinarritutako lengoaian PLCrako programak garatzea.
2. Soluzio automatizatu baten funtzionalitate bakoitzarentzat PLC programazio lengoaia egokiena aukeratzea.
3. Sistema industrialetan eta automatizazio edukien irakaskuntzan emulazioaren / biki digitalen erabileraren onurak ezagutzea.
4. PLCa (erreala zein birtuala) eta biki digitala komunikatzeko konfigurazioa ezagutzea, OPC UA estandarrean oinarritua.
5. PLCan oinarritutako automatismoen garapena eta martxan-jartze birtuala (virtual commissioning) egitea, biki digital baten laguntzaz eta software-in-the-loop eran.
6. Ekoizlearekiko independentea den interfaze grafiko batean roboten programazioa.
7. PLC eta robotean oinarritutako sistemen integrazio eta martxa-jartze birtuala (virtual commissioning).