Baserriberri: Dantxarinean prestaketak irailean mugaz gaindiko prestakuntzako ikasleei harrera egiteko

 In Nazioartekotzea

Sarrera hau beste hizkuntza hauetan dago eskuragarri: Español

Dantxarineako obrek ikas-espazio egokituak eta ongi hornituak sortzea dute helburu, arotzeria eta zaharberritze tekniketan trebatzeko bereziki diseinatuak.

Ekaina da, eta Dantxarineako etorkizuneko ikasgelak eraldaketa betean daude: Egurra Lantzeko Tekniken formakuntza egingo den espazioa prestatzeko lanak aurreratzen ari gara. Proiektu honek formakuntza eta laneratze berritzaile eta mugaz gaindiko eskaintzea du helburu, arotzeria eta zaharberritze arloan gaitasun espezializatuak lortu nahi dituzten langabetuei zuzenduta.

Zer eskaintzen du Baserriberri formakuntzak?
Programa honek kalitatezko prestakuntza praktikoa eskaintzen du landa-eraikin tradizionalen birgaikuntzan aplika daitezkeen egurra lantzeko tekniketan. Mugako eremuetan, eraikin horietako askok kultur ondare baliotsua adierazten dute, eta horren kontserbazioak gure historia eta tradizioak sendotzen ditu. Dena den, zeregin honek metodo eta material iraunkor eta modernoak kontuan hartzen dituen arotz-teknika tradizionaletan eskulan kualifikatua eskatzen du.

Lan Inserzioari begira
Prestakuntza ekintza honen azken helburua laneratzea da. Profesional kualifikatuen eskaera handia duen sektore batean parte-hartzaileak prestatzen, hala nola eraikin tradizionalen birgaikuntzan, lan-aukerei ateak ireki nahi dizkiegu euren komunitateetan zein mugaz gaindi. Lortutako ezagutzek balio handiko gaitasun teknikoak emango dizkiete, landa-ondarearen kontserbazioan eta zaharberritzean aplikagarriak.

Kontaktatu Bidasoa LHII edo Easo Politekniko zentroarekin formakuntzan interesatua egon ezkero.

Erlazionatutako proiektua

BASERRIBERRI