BALIOAK 4.0 HITZALDIA. Eskubide sozialak: etsipenetik haserrera giza eskubideen bitartez

 In Ikaskuntzak eta etekin handia, Tknika-ri buruz

Sarrera hau beste hizkuntza hauetan dago eskuragarri: Español

1948ko abenduaren 10ean, Nazio Batuen Batzar Nagusiak Giza Eskubideen Adierazpen Unibertsala onartu zuen, gizaki guztiontzako oinarrizko eskubideak aldarrikatzen dituen dokumentu enblematikoa. Harrezkero, urtero, abenduaren 10ean, Giza Eskubideen Eguna ospatzen da mundu osoan, eta data horrek eskubide horien garrantziaz hausnartzera gonbidatzen gaitu.

Euskadiko Lanbide Heziketako ikastetxe askok bat egiten dute egun horrekin, balioak dituzten pertsonen eta profesionalen prestakuntza aberasten duten jarduerak sustatuz. Ekimen horiek guztiak bat datoz Lanbide Heziketako VI. Euskal Planarekin. Plan horren bidez, printzipio etikoak ere landuko dituen lanbide-heziketa sustatzen da.

Giza Eskubideen Adierazpen Unibertsalak, hitzaurre batez eta 30 artikuluz osatuak, oinarrizko eskubide eta askatasun batzuk finkatzeaz gain, eskubide ekonomiko, sozial eta kulturalak ere onartzen ditu.

Hain zuzen ere, eskubide ekonomiko, sozial eta kulturalei buruz hitz egin nahi dugu Koldo Caslarekin BALIOAK 4.0 lan-lerrotik antolatutako hitzaldian, eta guztiok gonbidatuta zaudete. Jarduera balioetan lan egiten ari diren ikasleentzat pentsatuta badago ere, Euskadiko LHko edozein irakaslek izena eman dezake eta jardueran parte har dezake bere ikasleekin.

Eskubide sozialak: etsipenetik haserrera giza eskubideen bitartez

Hitzaldi honetan giza eskubideen esanahiari eta bilakaerari buruz hitz egingo dugu Koldo Caslarekin, baita egungo erronka batzuei buruz ere, hala nola klima-aldaketari, gatazka armatuei eta gero eta desberdintasun handiagoei buruz. Eskubide sozialak aztertuko ditugu, besteak beste, etxebizitza, hezkuntza, gizarte-segurantza edo osasuna, nola dauden aitortuta nazioartean eta zein egoeratan dauden gurean eta munduko beste leku batzuetan.

Koldo Casla Giza Eskubideen Nazioarteko Zuzenbideko irakaslea da Essexeko Unibertsitatean (Erresuma Batua), eta bertan zuzentzen du Giza Eskubideen Klinika. Amnesty Internationaleko kidea da 2001etik, eta, besteak beste, Espainiako eskubide sozialei buruzko lau txostenen egilea da, eta Arartekoaren kabinete burua izan zen 2011 eta 2013 artean.

Data: abenduak 12, asteartea

Ordua: 10:00h-11:00h

Hizkuntza: gaztelania

Nola: Online, hitzaldia baino egun batzuk lehenago partekatuko dugun estekaren bidez.

Izen ematea: ETHAZIGUNEAREN IKAS-AUKERAK web-orritik, eadrian@tknika.eus idatziz edo zure ikastetxeko ikaskuntza-koordinatzailearen bidez abenduaren 11 baino lehen.

 Koldo Casla doktorea, Essex Law School-eko irakasle titularra


Koldo Casla doktorea, Essex Law School-eko irakasle titularra. @koldo_casla

Erlazionatutako proiektua

ETHAZI