Berrikuntza Teknologikoa eta Sistema Adimendunen Espezializazio arloak
Sarrera hau beste hizkuntza hauetan dago eskuragarri: Español
Ondorengo hau, Tknikako Berrikuntza Teknologikoa eta Sistema Adimendunen (BTSA) arloko, ikasturteko lehenengo sarrera da. Gaurtik aurrera eta astero, garatzen ditugun jarduera eta proiektuei buruzko informazio eguneratua eskainiko diegu Euskadiko LHko irakasleei.

2021-2022ko ikasturtearen BTSA arloko taldea
Aipatuko dizkizuegun proiektuei espezializazio-arloak deitzen diegu. Oro har, espezializazio-arloak interes-esparruak dira, eta konplexuak direnez, urtebete baino gehiagoko dedikazioa behar dute. Arlo bakoitzean hainbat ikerketa-ildo zehazten dira, eta lan-taldeak jorratuko ditu. Talde bakoitza Tknikan dedikazio osoa duen pertsona batek eta dedikazio partziala duten LHko hainbat ikastetxetako irakasleek osatzen dute.
Hasteko, BTSAren arloan garatzen ari diren espezializazio-arloen egungo zerrenda errepasatuko dugu, haien lan-ildoen aipamen labur batekin batera.
Horiez gain, Biozientzien eta Jasangarritasunaren arloan, beste lau espezializazio-arlo ere lantzen dira:
- LANDARRAIN ELIKAGAIEN BERRIKUNTZA LABORATEGIA
- SMART GREEN BUILDINGS (BIM)
- BIOTEKNOLOGIA LABORATEGIA (Agroelikadura, Biozientziak Osasuna)
- ETXEBIZITZA ADAPTATUTA ETA ADIMENDUNA
Espezializazio-arlo guztietako oinarrizko helburua eremu bakoitzean sakontzea da, Euskadiko LHko sareko irakasleei ezagutza transferitzea ardatz hartuta.
Garapena gauzatu ahala, gerta daiteke arlo batek lan-ildo desberdinetarantz eboluzionatzea, edo amaitutzat ematea. Azken hori da “MATERIAL KONPOSATUAK” arloaren kasua, 2020-2021 ikasturtean amaitu baitu bere ibilbidea.
Datozen asteetan, BTSAren arloko espezializazio-arloen egoerari eta emaitzei buruzko informazioa argitaratuko dugu.
Amaitzeko, gogorarazi nahi dizuegu Berrikuntza Teknologikoa eta Sistema Adimendunen (BTSA) arloaz gain, Tknikan beste 5 arlo daudela: lehen aipatutako Biozientziak eta Jasangarritasuna, Ingurune Estrategikoetan Aplikatutako Berrikuntza, Konplexutasunaren Kudeaketa, Ikaskuntzak eta Etekin Handia eta Nazioartekotzea, eta horiei guztiei buruzko informazioa aurki dezakezuela Tknikaren webgunean.