2019-20 ikasturteko Berrikuntza proiektuen zabalkuntza. Gaia: BIOZIENTZIAK ETA OSASUNA

 In Biozientziak eta Jasangarritasuna, LH Proiektuak, Tknika-ri buruz

Sarrera hau beste hizkuntza hauetan dago eskuragarri: Español

Aurtengo egoera dela eta, ekainerako aurreikusita zegoen Ikastetexe eta Espezializazio Arloen Berrikuntza Proiektuen zabaltze jardunaldia bertan behera gelditu eta birplanteatu egin zen. Aurrez aurrekoa izan beharrean Proiektuen arduradunei PowerPoint aurkezpen batean oinarrituta, bideo txiki bat sortzea eskatu zitzaien, bertan, Proiektuetan kurtsoan zehar egindako lana azaltzeko. Bideo guztiak jaso, gaika sailkatu eta zuen eskura jarri ditugu.

Atal honetan BIOZIENTZIAK ETA OSASUNA gaiarekin erlazionatutako proiektuen bideoak bistarazi ditzazkezue:

  • 4.0 Errestaurazioa

  • Zahartze Aktiboari Aplikatutako BPSO II

  • Elikagai funtzionalak medikuntza prebentibo eta pertsonalizatu baterako

  • Ariketa fisikoa, zahartze aktiboaren eta osasungarriaren mesedetan

  • Teleadin II

  • Bioteknologia Laborategia