2018-19 ikasturtea Eskaerak Ekintzailetza Programak

 In Tknika-ri buruz

Sarrera hau beste hizkuntza hauetan dago eskuragarri: Español

2018-19 Ikasturtean Ikasenpresa eta Urratsbat  programetan parte hartzeko izen emate epea zabaltzen da LHko lehendakariordetzaren menpe dauden zentruentzat.  Izena emateko epea maiatzaren 10an bukatzen da.

 

Ikasenpresa LHko ikasleei zuzendutako hezkuntza-programa bat da, eta gaitasun ekintzailea garatzea du helburu. “Enpresa eta ekimen sortzailea” moduluan erabiltzen den ikasketa-programa da eta erreminta metodologiko bezala enpresa baten sorrera erabiltzen du

Ondorengo helburuak bilatzen ditu:

1.         Ikasenpresa bat sortzea, honela ikaslegoa ekintzaile izateak zer suposatzen duen eta horretarako eman behar dituen pausoak zeintzuk diren konsziente bihurtzen da.

2.         Ikaslegoaren konpetentziak garatzea profesional on-enpleagarri eta pertsona aktiboak izateko eta ekintzaileak edo euren lantokietan ekintzaile izateko.

3.         Ikaslegoa autoenplegua beste aukera on bat dela jabetzeko sentsibilizatzea.

 

Informazio gehiago nahi izanez gero Pilar Diez-ekin harremanetan jarri: pdiez@tknika.eus.

 

 

Urratsbat, ekimen ekintzailearen bidez, ikastetxe bakoitzak du enpresa proiektuen garrantzia zabaltzeaz (autoenplegua lan merkatuari irteera emateko bide erreal bezala aurkezteko hitzaldiak…)   enpresa proiektuen dinamizazioaz (tutorizazioaz)  arduratzen den pertsona bat, promotoreari, bere enpresaren sorrera prozesu guztian zehar aholkularitza  eskainiko diola eta bere ondoan  laguntzaile moduan arituko dela.

Urratsbat programak honako hauek eskaintzen ditu:

Ikastetxe bakoitzean, prozesua abian den artean, uneoro sustatzaileari laguntzeko prest egongo den programaren arduradun bana.
Ikastetxe bakoitzeko Ekintzailearen Bulego bana. Behar bezala hornituta egongo dira bulegook, enpresak sortzeko prozesuetan egin beharrekoak garatu ahal izateko.
Enpresa martxan jartzeko unean Ikastetxeko ekipamendua erabiltzeko aukera (baldin eta ikastetxean horretarako aukera badago, eta hala egiteak klaseak ohiko eran ematea eragozten ez badu).
Ekintzaileari, bere negozio ideia, enpresa bihurtzea errazten dion aholkularitza zerbitzu integrala.

Informazio gehiago nahi izanez gero  Leire Zubero-rekin harremanetan jarri: lzubero@tknika.eus.

 

Erlazionatutako proiektua

Urratsbat