URRATSBAT SARIAK 2016/17

 In Tknika-ri buruz

Sarrera hau beste hizkuntza hauetan dago eskuragarri: Español

Tknikako Ekintzailetza eta Aldaketaren Kudeaketa alorrak, Lanbide Heziketan ekintzailetasuna testuinguruan, ondoko oinarriekin gidatuko den Urratsbat Programako Sariak aurkezten ditu.

 

Urratsbat Sariak

 

1. Xedea

Enpresa eraikitzeko Negozio Plana paperez eta behar bezala enkuadernatua

aurkeztea eta entregatzea (enpresaren datuak, promotoreak, xedea, azoka ikerketa,marketing plana, baliabideak, ekonomi eta finantza azterketa,…)

 

2. Sariak

 

Hurrengo sariak  dira:

 

2.500€ saria arlo industrialeko enpresarik onenarentzat

2.500€ saria arlo teknologikoko enpresarik onenarentzat

2.500€ saria arlo sozialeko enpresarik onenarentzat

2.500€ saria enpresa berritzailea onenarentzat

 

3. Nori zuzendua

 

2015/16 ikasturtean sorturiko enpresak (201k5o uztailaren 1etik 2016ko ekainaren 30era) zeinen proiektuak Tknikak koordinatzen duen Urratsbat programan parte hartzen duten Lanbide Heziketako ikastetxeek tutorizatu dituzten.

 

4. Aurkezpen epea

 

Negozio planak, deialdi hau argitaratzen den egunetik 2017ko apirilaren 26rarte goizeko 12:00 baino lehenago aurkeztu ahal izango dira.

 

5. Entregatzeko lekua.

Leire Zubero-ren izenean eta Urratsbat Sariak adieraziz, Tknikara, Zamalbide auzoa z/g, 20100 Errenteria, eta aukeratutako arloa aipatzen: industriala, teknologikoa, soziala edo enpresa berritzailea. Arlo bakar batetik parte hartu ahal izango da bakarrik.

 

6. Proiektuaren aurkezpena

Promotoreek, epaimahaiaren aurrean, bere proiektuaren aurkezpena egingo dute. Horretarako, gehienez, 10 minutu izango dituzte.

Aurkezpena Iurretako Lanbide Heziketako Eskolan, maiatzaren 16an, goizeko 11:00tan gauzatuko da.

7. Epaimahaiaren osaketa.

Epaimahaia Urratsbat programako hiru irakaslez, lurralde bakoitzeko bat, eta kanpoko aholkularitza enpresako bi ordezkariz osatua egongo da.

Epaimahaiak, sari guztiak ez emateko eta edozein saria irabazlerik gabe uzteko eskubidea beretzat gordetzen du.

 

8. Ebaluazio irizpideak

Epaimahaiak, aurkeztutako lanak, honako irizpide hauen arabera ebaluatuko ditu:

Proiektuaren aurkezpena (originaltasuna, argitasuna…), %15.

Promotoreen gaitasunak eta trebeziak (formazioa, eskarmentua,

inplikazioa…), %15.

Proiektuaren izaera berritzailea (produtuan/zerbitzuan, kudeaketan, azoka

objetiboan…), %35.

Ideiaren bideragarritasuna: ahalezko proiekzioa, %35.

 

Kolaboratzailea: Obra Social La Caixa

Erlazionatutako proiektuak