UNESCOren Nazioarteko Konferentziak LCAMPen partaidetza izan du

 In Nazioartekotzea

Sarrera hau beste hizkuntza hauetan dago eskuragarri: English, Español

2022ko urriaren 25 eta 26an, Bonnen (Alemania) Irakaskuntza eta Prestakuntza Tekniko eta Profesionalerako Estrategia (IPTP) 2022-2029, Nazioarteko Konferentzia egin zen. Testuinguru horretan, UNESCOren estrategia berria aurkeztu zen, zeinak hezkuntza eta prestakuntzaren berreskuratzeko, erresilientzia sortzeko eta berrimajinatzeko bidea ezartzen duena. Konferentziak munduko hainbat herrialdetako 100 partaide baino gehiago bildu zituen, horien artean Iñigo Araiztegui, LCAMPeko ordezkaria.

Bi egunetan zehar, hizlari talde ospetsu batek Lanbide Heziketak munduan izango duen etorkizunarekin lotutako hainbat alderdi eztabaidatu zituen, oso ikuspegi desberdinetatik, herrialdeen ikuspuntutik (kontinente guztiak ordezkatuta egon ziren), erakunde motetatik (triangelu estrategiko deritzona egon zen ekitaldian) eta interes-eremuetatik.

UNESCO-UNEVOC estrategiak “UNESCOk IPTP eraldatzeko duen ikuspegia aurkezten du, 2022tik 2029ra bitarteko aldian trantsizio arrakastatsu eta bidezkoak lortzeko, ahalduntzeko, enplegu produktiborako eta lan txukunerako gaitasunen garapena sustatuz, eta ekonomia eta gizarte digital, berde eta inklusiboagoetarako trantsizioa erraztuz”.

Iñigo Araiztegui, TKNIKAko Nazioartekotze arloko zuzendaria, LCAMP proiektua aurkeztera gonbidatu zuten bigarren eguneko “Bridging Innovation and Learning in TVET (BILT) – Innovation and Learning Practices” saioan. Araizteguik EXAM 4.0 eta LCAMPeko Lanbide Heziketako Bikaintasun Zentroak (CoVES) aurkeztu zituen IPTP-n berrikuntzaren eta ikaskuntzaren artean zubiak eraiki ditzaketen jardunbide egoki gisa. ExamHub 4.0 proiektuak fabrikazio aurreratuko LHko Bikaintasun Zentroen plataforma pilotu bat garatu zuen, eta gaur egun, Lanbide Heziketako Bikaintasun Zentro berri baten formatuan jarraitzen du, LCAMP hain zuzen. Proiektu honek hainbat herrialdetako bazkideei aukera ematen die 4.0 Industriako prestakuntzak eskatzen dituen ikaskuntza-espazioak eta laborategiak elkarrekin nola egokitu lantzeko. LCAMP ExamHUB 4.0-ren aurretik kokatzen da, izan ere, bost jarduera diseinatuko ditu (gaitasunen eta enpleguen behatokia, berrikuntza irekiko komunitate bat, ikaslean oinarritutako prestakuntza bat eta elkarlanean oinarrituriko ikaskuntzako fabrika bat), guztiak, gizakia ardatz hartuta, fabrikazio aurreratuko ekosistemak garatzera bideratuak. Gainera, LCAMPk lankidetza estuan jardungo du ETEekin eta arlo berean lan egiten duten beste proiektu europar batzuekin. Horrez gain, LCAMPek Ikaslea ardatz duen Fabrikazio Aurreratuko lehen Aliantza ezarriko du.

UNESCO-UNEVOC-i buruz

UNESCOk irakaskuntza eta prestakuntza tekniko eta profesionalerako (IPTP) izendatutako zentro gisa, UNESCO-UNEVOCek estatu kideei laguntza ematen die beren IPTP sistemak indartu eta hobetzeko ahaleginetan. IPTP-k lan-mundurako ezagutza eta gaitasunak eskuratzea du ardatz, eta gazteei eta helduei enplegurako, lan txukunerako eta enpresa-espiriturako beharrezkoak diren gaitasunak garatzen laguntzen die, hazkunde ekonomiko inklusibo eta iraunkorra bultzatzen duen aldi berean.

UNESCO-UNEVOC-ek lan produktiborako aukera hobeak, bizi bitarteko jasangarriak, ahalduntze pertsonala eta garapen sozioekonomikoa sustatzen ditu, bereziki gazte, emakume eta behartsuentzat. Proiektu berritzaileen, gaitze-programen eta mundu osoko 220 UNEVOC zentro baino gehiagorekin lankidetza jardueren bitartez, UNESCO-UNEVOC-ek guztiontzako kalitatezko prestakuntza eta gaitasunen garapena bermatzeko lan egiten du.

Erreferentziako materiala

Konferentziako materialak (gai-zerrenda, bideoak, aurkezpenak) hemen daude eskuragarri.
UNESCOk EFTP 2022-2029rako duen estrategia hemen dago eskuragarri.
LCAMPren aurkezpena hemen dago eskuragarri.

Erlazionatutako proiektua

LCAMP