BILT - Bridging Innovation and Learning in TVET

Proiektu honen jabea:Nazioartekotze arloa

BILT proiektuaren asmoak UNEVOC Sarean zehar esperientziak eta ikaskideen arteko elkar trukea ahalbidetzea da berdegune, digitalizazio / 4.0 industria, ekintzailetza eta migrazio arloetan. Bosgarren lan-fluxuak titulazio eta gaitasun berriek praktikan nola aurkitzen duten aztertzen du.

https://unevoc.unesco.org//bilt/BILT

BILT proiektuaren helburuak dira:

  • Praktika berritzaileak eta hauek Lanbide Heziketa sistemetan nola integratzen diren ikusi eta esperientzia ezberdinen trukaketa
  • UNEVOC Sarearen Europako Klusterra aktibatzea, berrikuntza eta ikasteko zubietan lankidetzaren bidez
  • Bideak eta adibideak identifikatzea, Lanbide Heziketa sistema berria, lehiakorra eta ikasketa erakargarriak lortzeko beharrezkoak diren titulazio eta gaitasun berriak eskaintzeko.
  • Aukerak sortzeko eta Europa, Afrika eta Asia arteko berrikuntza eta ikaskuntza esperientziak uztartzeko potentziak sortzeko

Proiektuak bost arlo tematiko jorratzen ditu;

  • Lanbide Heziketa ekologikoa; garapen iraunkorrerako, ingurumen-inpaktu murriztua eta ekonomia eta gizarte ekologikoago batera joateko gizartearen eskakizun eta garapen paradigmei erantzunez
  • Ekintzailetza Lanbide Heziketan; jarduera ekintzaile berritzaileen potentziala desblokeatzea eta kultura ekintzailea bultzatzea
  • Digitalizazioa / Industria 4.0; gaitasun eskakizun berriei erantzuna emanez, teknologiak lan mundura barneratu duelako eta lanpostuen profila aldatzen ari baita
  • Migrazioa eta Lanbide Heziketa; Langile migratzaileak jasotzen dituzten komunitateetan integratzea azkartzea eta langileen produkzio kide izatea ahalbidetzea, eta migrazio presioa murrizteko lanbide heziketaren esku-hartzeak nola lagundu dezaken, migrazioa hori gatazka arrazoigatik, klima aldaketa edo enplegua eza dela eta.
  • Kualifikazio eta Gaitasun berriak lanbide heziketan; tituluak eta gaitasun berriak praktikan jartzen dituzten adibideak eta kasuak identifikatzea, etorkizunean bideratutako bideak erakargarriak direla ziurtatzeko eta lehiakortasunerako ekonomia ekar dezaten.

Tknikak korronte desberdinetan parte hartuko du.

Informazio gehiago proiektuari buruz  https://unevoc.unesco.org//bilt/BILT

bilt_project_flyer

 

 

Proiektu honi lotutako albisteak: