Karbono eta Beira zuntzezko piezen diseinua, fabrikazioa, balidazioa eta aplikazioak
Materialen esparruan, konpositeen erabilera nabarmen egin du gora, bereziki karbono-zuntzezko plastiko indartuena, eta joerek adierazten dute gorakada horrek aurrera jarraituko duela hurrengo urteetan. Hastapenetan, karbono-zuntza industria espazial eta aeronautikorako garatu zen, baina gaur egun beste hainbat alorretara zabaldu da, hala nola garraioaren industriara, industria eolikora, itsas industriara, goi-mailako lehiaketa-kirolera, eraikuntzara, eta baitaproduktu estetikoetara ere.
Material horiek erabiltzeko arrazoietako bat prestazio mekanikoak eta produktuaren pisu txikia dira, horrek energia-kontsumoak murrizteko aukera eskaintzen du-eta. Lehengaia gero eta merkeagoa izatea da beste arrazoietako bat.
Tknikan karbono-zuntzezko eta beira-zuntzezko eta zuntz naturalezko piezen diseinuarekin, simulazioarekin, fabrikazio-prozesuekin eta balidazioarekin erlazionatutako proiektuak landu dira 2020-21 ikasturte arte. Teknologia horiek ezagutzea eta menderatzea zen helburua, Euskal Autonomia Erkidegoko Lanbide Heziketan integratzeko:
Hori guztia Lanbide Heziketako ikastetxeekin sarean lan eginda eta inguruko teknologia-zentroekin, unibertsitateekin eta enpresekin lankidetzan, material horiek Euskal Autonomia Erkidegoko industrian erabiltzea bultzatzeko. Adibidez, Tknika BDIH (fabrikazio aurreratuko aktibo eta zerbitzuen sare konektatua) Material Aurreratuak guneko partaide da Material konposatuen fabrikazio- eta simulazio-prozesuen laborategia medio.
Azken helburu bezala proiektuan zehar landutakoa eta ikasitakoa ikastetxeetara iristaraztea izan da eta horretarako urte hauetan zehar hainbat material prestatu dira eta ikastaro eta transferentzia ekintza desberdinak egin dira. Ondoren material eta bideo esanguratsuenak aipatzen dira:
* Konpositeen inguruko fabrikazio prozesu ohikoenak azaltzen dituzten bideo tutorial didaktiko sorta lanbide heziketako zikloetan taillerreko praktikak egiteko orduan gida bezela erabili ahal izateko.
* Material didaktikoak: Phased Array ultrasoinuen bidez material konposatuen akatsak ezaugarritzea: link
Bideoa: 2019-20 ikasturtean zehar proiektuaren garapenaren inguruko azalpen laburra:
Bideoa: Protesia konpositeekin. Teknopolis programa. 2017-2018 ikasturtea
Proiektuaren inguruko elkarrizketa SER RUNNER programan: podcast (2019/01/03).
Bideoa: inprimatutako eta karbonoz estalitako gila edo lema. 2015-2016 ikasturtea
Bideoa: Karbono zuntzezko trainerua. Teknopolis programa. 2014-2015 ikasturtea