BIM Metodologian ikertzeko, berritzeko eta prestatzeko lankidetza espazioa
BIM metodologia ez da Europan derrigorrezkoa baina Europako Parlamentuak 2014/24 / EB direktiba atera zuen 2014ko otsailaren 26ean eta horren bidez, Europar batasuneko 28 herrialdeei finantzatutako eraikuntza-proiektu publiko guztietan BIM metodologia ezartzea sustatzen zuen.
Direktiba honetatik aurrera, 2015eko abuztutik aurrera Sustapen Ministerioak sortu zuen “BIM Batzordea” non BIM metodologiaren erabilera derrigorrezkoa egiteko ibilbide orri bat ezartzen duen. Bi fasetan ezartzen du: 2018ko Abenduaren 17 an Lehiaketa Publikoetako Eraikuntzetan eta 2019ko uztailaren 26an Azpiegituretako Lehiaketa Publikoetan.
Aurreko arrazoi eta beste askorengatik BIM teknologian prestatzea beharrezkoa ikusten da onura ekar lezaken Lanbide Heziketako espezialitate desberdinetan. BIM teknologiaren prestakuntza eskeintzen jarraitu nahi da zeharkako modu batean espezialitate bakoitzari eraikuntza, azpiegitura eta instalakuntzak sektoreetan eta era berean BIM trebetasunak garatzen joatea nahi dugu.
2021-2022 ikasturtea
2021-2022 ikasturtea BIM metolodogiarekin erlazionatutako lan ildo desberdinak garatzeko erabili dira:
2022-2023 ikasturtea
2022-2023 ikasturtea lankidetza-prozesu bat antolatzeko ikuspegi orokorrago batetik bideratzen da, lan-fluxuak, lantaldeen arteko komunikazioa, proiektua hodeian antolatzea, dokumentuen kontrola eta abar ahalbidetzeko.
Bideoa: BIM (Building Information Modeling). Teknopolis programa. 2019-2020 Kurtsoa