Competences Assessment
Europar Batasunak zeharkako konpetentzien alorrean finkatutako helburuak aintzat hartuta, hauek dira Compassess Europako proiektuan ezarri ditugun giltzarriak:
Proiektuaren helburuetako bat da sarea sortzeko eta funtzionarazteko estrategia definitzea. Bazkideen arteko elkarrekintza ahalbidetzen duten lau lantegitan definitzen dira metodologiak eta aztertzen dira jardunbide onen kasuak.
Lantegietako emaitzetan oinarrituta prestatzen dira jardunbide onei buruzko dokumentuak, eta dokumentu horiek ezinbestekoak dira gomendioak egiteko lanbide-heziketako sistemak kudeatzen dituzten Europar Batasuneko arduradun politikoei.
Sarea ezartzearen eta proiektuaren emaitzak aurkezteko helburuarekin, datorren azaroaren 24an amaierako hitzaldi bat egingo da Euskadin (TKNIKA).