Eguzki-Energia Fotovoltaiko gaiak garatzea

Elektrizitatea eta Elektronika
Deskargatzeko fitxategia

Honako hauek izan ziren proiektuaren helburu nagusiak: eguzki-energia fotovoltaikoaren gaia ematen duten zikloetako irakasleak gaitzea eta gainerako irakasleei nahiz zikloetako ikasleei prestakuntza emateko ikasgeletan erabilgarriak izan litezkeen material eta ekipo didaktikoak sortzea.

Zentro eta irakasle kolaboratzaileak

Hona hemen proiektu honetan parte hartu zuten zentroak:

IEFPS SAN JORGE- Rafael Manero, IEFPS USURBIL- José Antonio Rodriguez eta IEFPS BIDASOA- Javier Inciarte.

Iraupena

2004 – 2007

Edukiak:

1. UD – Eguzkia.

2. UD – Elementu eta ekipoak.

3. UD – Instalazio motak.

4. UD – Muntaia eta mantenua.

5. UD – Araudia eta diru laguntzak.

Eraskinak:

Manualak, web helbideak, irudiak, araudia, etb.

Proiektuak hiru urtez iraun zuen. Denbora-tarte horretan gaur egun ikasgaia ematen duten ia zentro guztietan dituzten unitate didaktikoak garatu genituen eta ikasleekin praktikak egiteko ekipo didaktikoa aztertu. Ekipo hori sare publikoko 15 bat zentrotan instalatuta dago.

Proiektuan SEA SLL (Soluciones Energéticas Alternativas) enpresaren laguntza izan genuen. Hain zuzen ere, prestakuntza eman zigun eta sortu genituen materialak kontrastatu zituen.