ISO9001:2015 arauaren eskakizun berriei erantzuna emanez.
Sarrera hau beste hizkuntza hauetan dago eskuragarri: Español
Atzo, 2017-ko abenduaren 19-a, Euskadiko Lanbide heziketako, bai sare publiko eta bai kontzertatutako ikastetxeetako 37 ordezkari bildu ziren Iurretan gauzatutako jardunaldian. Partaideak, nagusiki ikastetxeetako kudeaketa sistemen arduradunak izan ziren.
Jardunaldian zehar, ISO 9001:2015 arauaren bertsioan jasotzen diren berriak edo egokituak izan diren eskakizunei erantzun egokia emateko metodo desberdinak landu ziren.
Ikastetxearen eta prozesuen kontestuaren analisia nola egin; ikastetxearen eta prozesu bakoitzaren interes taldeen eta berauen behar eta itxaropenen identifikazioa eta horretarako jarraitutako metodologia; arriskuen eta aukerak eta bere identifikazio, leheneste eta gutxitzeko planifikatutako jardueren identifikazioa eta horretarako jarraitutako metodologia; ikastetxeetan hedatu beharreko aldaketen kudeaketa integralerako erabili daitezkeen sistematiken lanketa, eta azkenik, baina ez garrantzi gutxiagokoa, ikastetxearen garapen eraginkorra lortu asmoz hedatu behar den gaurko eta etorkizuneko ezagutzaren kudeaketa bezalako gaiak identifikatu, landu, partekatu eta adostu ziren.
Kasu guztietan, lan talde txikietan, ariketa praktikoak burutu ziren eta ondoren, lortutako emaitzak, partaide guztien artean partekatu ziren. Honela etekin handiko ikasketa kolaboratibo bat eraikitzeko aukera paregabea izan genuen. Tknikako erraztatzaileek, kasu bakoitzean, ikastetxean hedatu eta bere egoera berezira egokitu daitezkeen erreferentziazko kudeaketa tresnak eta metodo posibleak eskaini zituzten.