Irakasleen % 98k baino gehiagok eta ikasleen % 84k Ikasenpresa programa gomendatuko lukete. Programan parte hartzen duten ikastetxeen kopuruak % 50 egin du gora.
Sarrera hau beste hizkuntza hauetan dago eskuragarri: English, Español
Ikasenpresa programan 2015/2016 ikasturtean parte hartu dutenei egindako inkesten emaitzak ezagutzera eman dira. Programaren arduradun Pili Diezen hitzetan, erantzuna “oso gogobetegarria” izan da.
Balorazio bikain horren ondorioz, programan parte hartzen duten ikastetxeen kopurua 53tik 79raino igo da ikasturte bakar batean. Igoera ikaragarria izan da benetan.
Irakasleei egindako inkesta
Irakasleei egin zaien inkestak emaitza orokor hauek izan ditu, gehieneko balorazioa 4 puntukoa dela kontuan hartuta:
● Tknikatik izandako komunikazioari buruzko gogobetetasun-maila: 3,63
● Zalantzak eta arazoak konpontzeari buruzko gogobetetasun-maila: 3,6
● Jardueren koordinazioari/plangintzari buruzko gogobetetasun-maila: 3,3
● % 98,6k programan parte hartzea gomendatzen diete beste irakasle batzuei
Ikasleei egindako inkesta
Ikasenpresei egindako inkestaren emaitza orokorra honako hau izan da:
● Metodologiari buruzko gogobetetasun-maila: 3 (gehieneko puntuazioa: 4)
● % 75en iritzian, programari esker hobetu egin dituzte enpresa bat sortzearekin lotutako gaitasun teknikoak
● % 73ren iritzian, hobetu egin dituzte zeharkako gaitasunak
● % 84,9k programa beste ikasle batzuei gomendatuko liekete