IKASTARO PILOTOA. Ekipo elektrolizatzaileen eragiketa eta mantentze-lanak, PEM teknologia.
Sarrera hau beste hizkuntza hauetan dago eskuragarri: Español
Joan den astean, Energia Berriztagarriak, Hidrogenoa Espezializazio Arloak sustatua, Euskadiko LHko 30 irakasle baino gehiago, Tecnaliak Donostian dituen instalazioetan antolatutako Hidrogenoaren Teknologiak: LHko profiletarako gaitasunak saioan izan ziren.
Tecnalia Cervera H24NEWAGE sareko kidea da. Sare honen helburua hidrogenoaren merkatu hasiberrian, gaitasun teknologikoak eta haien ezagutza-transferentzia garatzea, baita lehiakortasuna hobetzeko aukera emango duten irtenbide berriak ere. Testuinguru horretan, Energia Berriztagarriak, Hidrogenoa Espezializazio Arlotik, gaitasun-matrize baten definizioan parte hartu egin da. Hau, LHko familia guztien heziketa-zikloek hidogenoaren balio-katearen ardatz desberdinetan parte hartzen duten teknologiekin izango luketen harremanaren lehen hurbilketa izango litzateke. Matrizea bileran aurkeztu eta bertaratutakoen eskura jarri egin zen.
Bestalde, Cervera H24NEWAGE saretik hidrogenoaren balio-katearen ardatzei lotutako prestakuntza-unitateak garatzen ari dira, online baliabide didaktiko gisa. Sortutako materialak probatzeko, ekainean ikastaro-pilotu bat jarriko da martxan.
PRESTAKUNTZARAKO AUKERATUTAKO UNITATE DIDAKTIKOA: Ekipo elektrolizatzaileen eragiketa eta mantentze-lanak, PEM teknologia. Proiektuaren erakusleetako batean oinarritua.
HELBURUAK:
- Lanbide Heziketako irakasleekin kontrastatzea bideragarria den hidrogenoarekin zerikusia duen zeharkako prestakuntza sartzea lanbide arlo guztietan.
- Online baliabide erabilgarriak sortzea, heziketa zikloetan benetan erabiltzeko.
- Informazioa eta feedbacka biltzea, etorkizuneko materialak egiteko.
FORMATUA: online prestakuntza. 30 ordu baliokide.
DATAK: 2024ko ekainaren 3tik 25era.
EGITURA:
- Ikasturte hasierako webinarra. Ekainaren 3an, 12:30tan. 45 minutu.
- Moodlean oinarritutako lan asinkronoa. Ekainaren 3tik 25era.
1. GAIA: Hidrogenoa energia-bektore gisa.
2. GAIA: Elektrolisi-teknologiak.
3. GAIA: PEM elektrolizagailuen eragiketa eta mantentze-lanak
4. GAIA: Segurtasuna eta araudia
*Gaiek bukaeran ebaluazioa izango dute. - Ikastaroa ixteko webinarra, feedbacka jasotzea. Ekainaren 25ean, 12:30tan. 45 minutu.
IZEN-EMATEA: ESTEKA
Hautatzeko irizpideak.
- Gehienez ere 50 parte-hartzaile.
- Baldintza: Lanbide Heziketako ikastetxeren batean irakasle izatea
Inskripzio kopurua eskainitako plaza kopurua baino handiagoa bada, hautaketa irizpide hauek kontuan hartuz egingo da:
– Izena emateko ordena hartuko da kontuan.
– Zentro bakoitzean pertsona batek parte hartzea lehenetsiko da. - Izena emateko azken eguna: 2024ko maiatzaren 30a.