Ikaslab sare bilera, IMH Institutoan
Sarrera hau beste hizkuntza hauetan dago eskuragarri: Español
Aurreko maiatzak 28an Ikaslab sare bilera ospatu zen IMH Institutoan, Elgoibarren.
Bertan fabrikazioa aditiboko 6 teknologia desberdinen ezagarri eta erabilerak ezagutu ahal izan genuen: fabrikazio aditiboko 4 makina dauzkate, 3 teknologia desberdinetan. Horietan, altzairu inoxidablea eta aluminioa erabiltzen dira, eta beste metal tekniko batzuk, titanioa eta inkonela bezelakoak.
Polimerozko piezak eraikitzeko teknologiei dagokienez: erretxinezko, hauts termoplastiko eta ikasleekin ohikoa den extrusio bidezko filamentu termoplastikoen teknologiak dauzkate.
Bereziki interesgarria gertatu zen parte-hartzaile desberdinen arteko hartu-emana espazioen prestakuntza eta babes-gailuen erabilerarako prozedura eta ohiturak, bentilazio sistemak eta abar, teknologia bakoitzari dagokien neurriei egokituta.
Eta beti bezela, ezinbestekoa den parte-hartzaile bakoitzaren eta guztien esperientzien partekatzea gauzatu genuen, teknologia desberdinekin. Honek baimentzen bait du sare guztia ezagutza berriez elikatzea, denon onurarako. Ikastetxe parte-hartzaileak ondokoak izan ziren: Aretxabaleta, Emilio Campuzano, Laudio-Alde, Don Bosco, Peñascal, Meka, Armeria, Usurbil, Tknika eta IMH.