FP Euskadiko 5G-a Aotec 2024 ferian
Sarrera hau beste hizkuntza hauetan dago eskuragarri: Español
Maiatzaren 9an eta 10ean, Bilboko BEC-en, Aotec 2024 azoka egin zen. Azoka hau Aotec (Asociación Nacional de Operadores Locales de Telecomunicaciones) elkarteak antolatzen du urtero, eta 2024an Bizkaiko hiriburura hurbildu da sektoreko enpresa garrantzitsuenak biltzeko. Espero zen bezala, aurtengo edizioak arrakasta handia izan du berriro ere eta 130 enpresa eta 4.000 bisitari baino gehiago bildu ditu.
Feria martxan jarri zenetik urtero parte hartzen duen enpresetako bat Asteo Red Neutra da eta beraien helburua landa-inguruneetan pribintzia desberdinak lotzen dituen FTTH (zuntz-optiko) sareak eraikitzea da, tokiko operadoreek merkatuan eskuragarri dauden komunikazio, telebista eta Interneteko edozein zerbitzu bezeroei eskaintzeko aukera izan dezaten. Asteok, feriako bere standean, «Siembra Futuro Digital» izeneko hitzaldi-jardunaldi bat antolatu zuen eta bertan parte hartzeko plazera izan genuen. Horrela, 5G teknologiarekin lotutako gaietan Euskadiko lanbide heziketak egiten ari den lana azaldu ahal izan genien bertan zeuden enpresei.
Tknikako “Komunikazioak eta hodei-konputazioa” proiektuaren koordinatzaile den Aitor Iturriozek azaldutako aurkez pena hiru bloketan banatuta egon zen. Hasiera batean, Tknika aurkeztu zen, bere helburuak eta barne-antolakuntza azalduz. Jarraian, proiektua aurrera eramateko 5G taldeak egindako lanaren laburpen bat egin zen eta 5G teknologia gure lanbide-heziketako ikastetxeetan nola sartzen ari den azaldu zen: prestakuntza teknikoak, streaming multimedia kit-ekin Euskelec-en parte hartzea, robotika autonomoko laborategirako 5G konektagarritasuna… Azkenik, 5Grekin lotutako LHko ikastetxeek garatzen ari diren lana azaldu zen: San Viator, Somorrostro, Don Bosco, Mendizabala, San Jorge eta Ceinprok bultzatutako hiru berrikuntza-proiektu; CIFP Bidasoak eskaintzen duen “5G sareen inplementazio”ko espezializazio-ikastaroa; CPES Somorrostrok 5G komunikazio satelitalen inguruko MEC proiektu batean parte hartzea… Azpimarratzekoa da, era berean, Tknikako “Ingurune estrategikoetan aplikatutako berrikuntza” izeneko arloak egiten duen lana bereziki azpimarratu zela, enpresen eta lanbide-heziketako ikastetxeen arteko harremana bultzatuz eta sendotuz, ekintzailetza bultzatzeko, honako programa hauei esker: Tkgune, Urratsbat, espezializazio-programak… Gainera, proiektuaren funtsezko erakunde eta hornitzaileekin biltzeko aukera ere izan genuen, besteak beste: Wifinova, Alora, i2cat…
Azkenik, Txorierri, Tartanga eta Somorrostro ikastetxeetako ikasleak ere feriara hurbiltzeko aukera izan zutela aipatzea pena merezi du, etorkizunean lan egingo duten enpresekin hitz egiteko eta sektorearen errealitatea bertatik bertara ezagutzeko aukera izan baitzuten.
Laburbilduz, Euskadin 5G sareen hedapena bultzatzeko, bosgarren belaunaldiko sare zelularren aplikazio praktikoetan erreferente bihurtzeko eta aliantza estrategikoak indartzeko oso jardunaldi interesgarria.