LHko ZAINTZA NODOAK. ONDORIOEN TRANSFERENTZIA SAIOA 2025.

Sarrera hau beste hizkuntza hauetan dago eskuragarri: Español

LHko euskal berrikuntza-sistema orientatzea helburu duten Zaintza Nodoek, ikasturte honetan egindako prospektibaren ondorioak LHko ikastetxeen sarera hedatzea da saio honen helburua.

Une honetan martxan dauden Nodoak honako hauek dira.

 

DATA: apirilak 4, ostirala. 09:00-14:00.

LEKUA: CIFP IURRETA LHII (Olaburu auzunea, 19, Iurreta).

PROGRAMA:

Ongietorria.

09:00-09:15. Inge Gorostiaga. Eraldaketa Digitalaren eta Ikaskuntza Aurreratuen Zuzendaria.

Nodoen ondorioen aurkezpenak

Nodoen ondorioak lau bloketan aurkeztuko dira. Parte-hartzaileek bi aurkezpenen artean aukeratu ahal izango dute bloke bakoitzean. Aurkezpen horiek paraleloan egingo dira.

Aurkezpenetan, Nodo bakoitzak identifikatutako arlo estrategikoak azalduko ditu, eta horietako bakoitzetan, LHk lantzea interesgarri izan daitezken lan-ildoak. Gainera, jardunaldian parte hartzen dutenek denbora izango dute haien zalantzak azaltzeko eta Zaintza Nodoetako kideekin eta parte-hartzaileekin iritziak trukatzeko

09:30 – 10:30. 1. BLOKEA.

  • Nodo Robotika Autonomoa.
  • Nodo Energia.

10:30 – 11:30. 2. BLOKEA.

  • Nodo Fabrikazio Aurreratua.
  • Nodo Biozientziak

11:30-12:00. Atsedena, kafea.

12:00-13:00. 3. BLOKEA.

  • Nodo Osasuna.
  • Nodo Fabrika Digitala eta Konektatua.

13:00-14:00. 4. BLOKEA.

  • Nodo Teknologia Kuantikoak.
  • Nodo Sormen Industriak.

IZEN-EMATEA

Baldintzak: EAEko Lanbide Heziketako ikastetxeren batean irakasle izatea.
Izena emateko azken eguna: 2025eko apirilak 3.

OHARRAK:

Saioaren aurreko egunetan, Nodo guztiek sortutako dokumentazioa bidaliko da izena-ematean emandako helbide elektronikora