LHko ZAINTZA NODOAK. ONDORIOEN TRANSFERENTZIA SAIOA 2024.
Sarrera hau beste hizkuntza hauetan dago eskuragarri: Español
LHko euskal berrikuntza-sistema orientatzea helburu duten Zaintza Nodoek, ikasturte honetan egindako prospektibaren ondorioak LHko ikastetxeen sarera hedatzea da saio honen helburua.
Une honetan martxan dauden Nodoak honako hauek dira.
DATA: martxoak 14, osteguna. 09:00-13:00.
LEKUA: CIFP Miguel Altuna LHII (Aumategi Bidea 2, Bergara).
PROGRAMA:
Ongietorria.
09:00-09:15. Rikar Lamadrid. Teknologiaren eta Ikaskuntza Aurreratuen zuzendaria.
Nodoen ondorioen aurkezpenak
Nodoen ondorioak bi bloketan aurkeztuko dira. Parte-hartzaileek bi aurkezpenen artean aukeratu ahal izango dute bloke bakoitzean. Aurkezpen horiek paraleloan egingo dira.
Aurkezpenetan, Nodo bakoitzak identifikatutako ildo estrategikoak azalduko ditu, eta horietako bakoitzetan, LHk landu beharreko lan-arloak. Gainera, jardunaldian parte hartzen dutenek denbora izango dute beren zalantzak azaltzeko eta Zaintza Nodoetako kideekin eta parte-hartzaileekin iritziak trukatzeko
09:30 – 11:00. 1. BLOKEA.
- Nodo Fabrikazio Aurreratua eta Nodo Robotika Autonomoa.
- Nodo Energia.
11:00-11:30. Kafea.
11:30-13:00. 2. BLOKEA.
- Nodo Biozientziak eta Nodo Osasuna.
- Nodo Fabrika Digitala eta konektatua.
Baldintzak: EAEko Lanbide Heziketako ikastetxeren batean irakasle izatea.
Izena emateko azken eguna: 2024ko martxoak 12.
OHARRAK:
- Saioaren aurreko egunetan, Nodo guztiek sortutako dokumentazioa bidaliko da izena-ematean emandako helbide elektronikora